Prentsa Aretoa

Berriak

Kongresua

2017/04/28

Euzko Abertzaleak taldeak ez die Estatuko Aurrekontu Orokorrei osoko zuzenketa aurkeztuko “Euskadirentzat oso onuragarria izan daitekeen akordio bat lortzeko aukera ematen delako”

Aitor Estebanek azpimarratu du Mariano Rajoy negoziaketan inplikatu dela eta bultzada eman diola, baina beste aldetik ohartarazi duenez “ez dugu baztertzen beste taldeek aurkeztutako zuzenketen alde egitea, oraingo aurreikuspenak beteko ez balira”

Kongresua

2017/04/28

Mikel Legardak Estatuko Idazkariari eskatu dio bere Sailaren inguruan dagoen "zalantza mingarria" albait arinen argitzea

José Antonio Nietok Lezo Operazioaren inguruan egin duen agerraldian Euzko Abertzaleak Taldeko Barne gaietarako bozeramaileak azpimarratu duenez "deigarria da Pablo Gonzalezek egin duen bilera eskariari erantzuteko egon den premia", eta gaiari buruzko "datu guztiak" eskatu ditu

Kongresua

2017/04/27

Aitor Esteban Podemosen iragarpenaz: "Etxea ezin da teilatutik hasi"

Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzaleak "erabateko baldarkeria" jo du Pablo Iglesiasek iragarri duen zentsura mozioa "bilatzen dena Gobernuko Presidentearen kontra egitea baino, oposizioko beste alderdien kontra egitea ez bada behintzat"

Eusko Legebiltzarra

2017/04/27

EAJ-PNVk “Guernica” ekartzeko borondate politikoa exijitu dio Espainiako Gobernuari

Amaia Betolaza parlamentariak baieztatu du Madrilen ezetzaren arrazoiak politikoak direla, ez teknikoak. “Lana zaintzeko eta garraiatzeko ez dago erronka gaindiezinik. Aztertu eta negoziatu beharreko erabaki politikoa da”

EBB

2017/04/27

Ortuzar: “Une honetan `ezetza´ emango genieke aurrekontuei, baina negoziatzen ari gara eta adosteko borondatea dugu"

EBBko presidenteak baieztatu du EAJ-PNVk bihar osoko zuzenketa aurkeztuko duela negoziaketa prozesuan aldaketa nabarmena eman ezik. "Azken minuturaino negoziatuko dugu guri akordioetara iristea gustatzen zaigulako, baina gaur egun urrun gaude oraindik"

EBB

2017/04/26

Ortuzar Sergio Jaramillo Kolonbiako Gobernuko bakerako goi komisionatuarekin batzartu da Gernikan

EBBko presidenteak Bogotako ordezkariari EAJ-PNVren babesa adierazi dio haren herrialdean murgilduta dauden bake prozesura begira, eta Euskadin bake eta bizikidetzarako egin den bideaz informatu dio

Kongresua

2017/04/26

EAJ-PNVren deiari erantzunez, Parlamentuko Talde guztiek minutu bateko isilunea egin dute Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenean

Aitor Estebanek "keinua" eskertu die Kongresuko eskaileretan batu diren alderdiei eta zentzu berean gaineratu duenez "faltan bota dugu Espainiako Gobernuaren esaldiren edo keinuren bat"

Eusko Jaurlaritza

2017/04/25

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenean Eusko Jaurlaritzaren memoria historikoarekiko “oroitzapena, gaitzespena, aintzatespena eta konpromisoa” eskatu du Josu Erkorekak

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaileak gogora ekarri du Gernika zain dagoela oraindik “Espainiako Estatuaren aldetik antzeko keinu bat jasotzeko, populazio zibilaren aurkako bonbardaketa indiskriminatuak salatzeko, egindako krimenak gaitzesteko eta sorrarazi zituen biktimak aintzatesteko balio izango duena”

Bizkaia

2017/04/25

Barakaldok jantokia duten udalekuak izango ditu

Eskaintza 600 plazetaraino handitu da, bi txandetan banatuta uztailean zehar Gurutzetan eta hiriko erdigunean

ABB

2017/04/24

José Antonio Susok baieztatu du arabako erakundeak urrats sendoz aurrera egiten ari direla

Araba Buru Batzarreko presidenteak baieztatu du Arabako erakundeak urrats sendoz aurrera egiten ari direla, nahiz eta PPK herrialdearen eta hiriburuaren onerako akordioak izenpetzeko borondate eskasa erakutsi duen

Kongresua

2017/04/24

Euzko Abertzaleak taldeak urtera iristen ez diren familia harreretan amatasun eta aitatasun baimenekin ematen den diskriminazioarekin amaitu nahi du

Aurkeztu duen Lege Proposamenaren bidez, EAJ-PNVk gutxieneko lau asteko baimena ezarri nahi du "adingabea familian behar bezala integratzeko"

Eusko Legebiltzarra

2017/04/24

Egibarrek baieztatu du EAJ-PNVk "euskal agenda" aldeztuko duela Estatuko Aurrekontuei buruz egingo den edozein negoziaketetan

Argi utzi nahi izan duenez, Eusko Jaurlaritzak PPrekin Euskadiko Aurrekontuak onartzeko akordioa adostu izanak ez du berez esan nahi Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeko akordioa egongo denik; aldi berean esan du EAJk euskal hiritargoari on egingo dioten gai guztiak negoziatuko dituela PPren baitan dauden ustelkeria arazoen gainetik ere

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA

Andoniren Bideobloga

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr