Urtaranek autogobernu zabalagoa aldarrikatzen du Euskadin segurtasuna eta elkarbizitza indartzeko berme gisa

Arabako zerrendaburuak defendatu du “Vitoria-Gasteiz bat nahi dut non pertsona zintzoak lasai bizi ahal izango diren eta delitugileak jakingo baitu delituak berehalako erantzun eraginkorrak jasoko dituela”

Urtaranek autogobernu zabalagoa aldarrikatzen du Euskadin segurtasuna eta elkarbizitza indartzeko berme gisa  23Azaroak
2026
2026 AzaroaK 23 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

Kongresurako EAJ-PNVk Araban aurkeztu duen hautagai Gorka Urtaranek gaur Vitoria-Gasteizen ohartarazi duenez behin eta berriz errepikatutako delituek, lapurretek eta elkarbizitza arazoek “gure auzoetako lasaitasunari kalte egiten diote, gure merkatariei eta hiritarren ongizateari”. Hala aldarrikatu du EAJ-PNVren ereduaren balioa “segurtasuna, askatasuna eta berme demokratikoak bilatzen dituelako prebentzioaren, zorroztasunaren eta erakundeen arteko koordinazioaren bidez”: “Autogobernu zabalagoa ere bada segurtasun  handiagoa eta elkarbizitza sendoagoa”.

“Vitoria-Gasteiz bat nahi dut non pertsona zintzoak lasai bizi ahal izango diren eta delitugileak  jakingo baitu delituak berehalako erantzun eraginkorrak jasoko dituela”, esan du hautagai jeltzaleak , Vitoria-Gasteizko alkate gisa eman zituen urteetan ikasitakoagatik lehen eskutik ezagutzen baititu halako jokaeren hirien eguneroko bizimodurako dakartzaten arazoak. “Amaiera jarri behar zaio behin eta berriz eginiko lapurreta txikia ogibide  eta iruzur digital txikia negozio bihurtzen dutenen berrerortze anizkunari”, gaineratu du..

Hala aldarrikatu du  EAJ-PNVk Madrilen behin eta berriz errepikatutako delituei aurre egiteko ekimenak bultzatzeko egin  duen lana: “Neurriak sustatu ditugu berrerortze anizkunari aurre egiteko, epaiketa arinak ahalbidetzeko etea arma zuriak eramateari eta erabiltzeari erantzun are gogorragoa eman ahal izatea”. Era berean nabarmendu du erantzun zehatza eman behar zaiola telefono eramangarrien lapurretari, telefonoek gordetzen dute informazio pertsonalagatik  eta intimitatea urratzea ekar lezaketelako. Antzeko gauza eskatu du nekazaritzako materialaren lapurretari aurre egiteko, ustiategietan halakoek dakartzaten kalteak gogora ekarriz.

“Kongresuan lege erreformak egin behar ditugu, etea Euskadin poliziaren, epaileen eta fiskaltzen arteko koordinazioa hobetu behar dugu . Are tresna  eraginkorragoak behar ditugu  delituak behin eta berriz egiten dituzten delitugileen aurrean erantzun sendo bat eman ahal izateko”, defendatu du. Ertzaintzaren zereginari dagokionez, Urtaranek polizia integral gisa egiten duen lanaren balioa goraipatu du “hiritarren zerbitzura dagoen erakundea eta gure autogobernuaren adierazpena” dela nabarmenduz”. “Ertzaintza indartsua nahi dugu, errespetatua eta aintzatetsia izango dena. Ertzaintza defendatzea da gure autogobernua defendatzea, erabakitzeko dugun gaitasuna eta Euskadi errespetatzea”, esan du.

Horregatik, hain zuzen Madrilen “ahots propioa eta Euskal Talde indartsua” izateko aukera erreklamatu du,  euskala gizartearen arazoei aurre egiteko  eta elkarbizitza babesteko neurriak sustatzen jarraitzeko. “Arauak betetzen dituenak babestuta sentitzeko eskubidea du. Eta delitua ogibide egiten duenak jakin beharko du erantzun arin eta eraginkorra egongo dela”, amaitu du.

 

Interesatu Zaitez