Urtaranen konpromisoa da Kongresuan "Gasteiz, Araba eta Euskadi defendatzea": "Badakit zer den herrikideen alde aurpegia ematea"

EAJ-PNVren Arabako hautagaiak gaur aldarrikatu du Euskal Etxea defendatzera begira Madrilen ahots propioa izateko beharra, eta bloke politikaren kontra agertu da: “Etxebizitzaren gaiak ez du blokeen bereizketarik egiten. Nominek ere. Ezta pentsioek ere. Desblokeatu beharra dugu”

Urtaranen konpromisoa da Kongresuan 24Azaroak
2026
2026 AzaroaK 24 |
Berria

“Zortzi urtez izan naiz Gasteizko alkatea. Bere kaleak ezagutzen ditut, bere auzoak, bere enpresak eta bere arazoak. Jakin dakit herrikideen alde aurpegia ematea zer den. Erantzukizun hori berori eraman nahi dut Kongresura: Gasteiz defendatzea, Araba defendatzea eta Euskadi defendatzea”. Hala hitzeman du gaur Vitoria-Gasteizen Kongresurako Arabako zerrendaburu jeltzale Gorka Urtaranek  Madrilen defendatuko dituela arabar hiriburuaren eta lurralde osoaren interesak.

Urtaranek adierazi du Euskadik ahots propioa  behar duela Madrilen, euskal interesak defendatzeko, eta  Euskal Etxea zaintzeko eta babesteko aseguru poliza aurkeztu du, uko ezin zaien bi klausula barne hartzen dituena: autogobernua eta Ekonomia Ituna batetik eta Vox-ekiko arbuioa. “Autogobernua eta Ekonomia Ituna ezin dira ukitu. Gure Etxearen oinarriak dira. Gernikako Estatutua bete egin behar da, bete gabe dauden eskuduntzak transferitu behar dira eta Ekonomia Ituna errespetatu behar da”, ziurtatu du, eta bost estaldura aipatu ditu “erabakitzeko gaitasuna, gure industria eta enplegua babesteko, etxebizitza eskuratzeko aukera bermatzeko, segurtasunez bizitzeko eta gure zerbitzu publikoak eta  pentsioak defendatzeko”.

Madrilen gehiengoak osatzeaz, argi eta sendo hitz egin du eta ziurtatu duenez “Vox-ekin ezer ere ez. Ez gobernatzeko ezta inbestidura ahalbidetzeko ere. Eta Vox-i ezetza esateak ez du esan nahi PSOEK egingo duen guztiari baietza emango zaionik”. “PSOEK zortzi urte daramatza gobernuan. Ezin da agertu etorri berria balitz bezala. Egindakoaz, zer balantze aurkez dezake? Zortzi urte aurrekonturik gabe, eskandalu batetik bestera. Hori ez da gobernatzea. Benetan Vox-ek eragiten duen beldurragatik aurrekoa ezabatu eta hutsetik hasiko direla? Hori al da botoekin arduraz jokatzea?”, kritikatu du hautagai jeltzaleak, eta  kudeaketagatik eta ustelkeria kasuengatik erantzukizunak hartzea erreklamatu du. Ildo beretik arbuiatu du egungo bloke politika, eta gogoratu duenez “dena ez da Sánchez edo Feijóo. Arabak bere arazo propioak ditu. Etxebizitzaren gaiak ez du blokeen bereizketarik egiten. Nominek ere. Ezta pentsioek ere. Desblokeatu beharra dugu”.

Urtaranek  hala aldarrikatu du Euskal Taldeak Madrilen egiten duen lana, Araba eta Euskadiren interesak defendatzeko berme gisa, eta berretsi duenez “Madrilgo eserleku bat ez da aulki soil bat. Araba eta Gasteizekiko erantzukizun bat da”. “Gasteiz eta Arabako ahotsa izan nahi dut Kongresuan. Madrilera eraman nahi ditut gure industrien, gure familien eta gure auzoen arazoak, eta etxera bueltatu nahi dut konponbideekin”, amaitu du.

Interesatu Zaitez