Kongresuan Euskadiren eta Arabaren ahotsa izango dela hitzeman du Urtaranek: "Madrilen den arabarra izan nahi dut"

Kongresurako Arabako zerrendaburuak Navarreten defendatu ditu lehen sektorerako proposamenak, ustiapenen errentagarritasuna, belaunaldien arteko erreleboa eta euskal errealitatera egokitutako NBP baten beharra defendatuz

Kongresuan Euskadiren eta Arabaren ahotsa izango dela hitzeman du Urtaranek: 21Azaroak
2026
2026 AzaroaK 21 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

“Madrilen den arabarra izan nahi dut”. Hala aurkeztu da gaur, larunbatarekin, Kongresurako Arabako hautagai Gorka Urtaranek, Arabako mendialdean, Navarreten, jeltzaleek egin duten ekitaldian. “Hauteskunde hauetako auzia ez da Sánchez edo Feijóoren artean aukeratzea. Kontua da Araba defendatzeko ahots propioa izatea edo besteen esku ez uztea gure ordez erabakitzeko ahalmena. Gure autogobernua defendatzea da helburua. Gure Ekonomia Ituna defendatzea, gure lurraldean ia 150 urtetan indarrean egon dena eta gure baliabideak eta gure etorkizuna hemendik bertatik erabakitzeko ahalmena ematen diguna. Jokoan ez dugu Moncloan zein izango den. Askoz ere gauza garrantzitsuagoa dugu jokoan: Araba dugu jokoan, gure herriak, gure lehen sektorea. Euskadi dugu jokoan. Kongresuan den arabarra izan nahi dut, Araba eta bere interes guztiak, lehen sektorekoak barne, agendan egon daitezen”, azaldu du hautagai jeltzaleak.

Herrien etorkizunaz hitz egin den ekitaldian egin du, non nekazarien eta abeltzainen lanaren duintasuna aldarrikatu egin den. “Lehen sektorea sektore ekonomikoa baino askoz gehiago da, kohesio soziala eta lurralde oreka da. Zuek aurrera egiten baduzue, gure herriek ere aurrera egingo dute”. Eta bertan, harrotasun osoz aldarrikatu ditu Arabako produktuak, patata, erremolatxa, laborea eta Arabar Errioxako ardoa.

Sektoreak gaur dituen zailtasunei dagokienez, hauen artean nabarmenenak kosteen gorakada, belaunaldi-erreleborik eza eta nazioarteko lehiakortasuna direlarik, Urtaranek argi eta garbi ohartarazi du: “Ezin gara gure produktoreei gero eta gehiago exijitzera mugatu, baldintza berberak betetzen ez dituzten produktuen kontra lehiatzen diren bitartean”. Zentzu berean defendatu ditu ustiategi errentagarriak, prezio bidezkoak eta Gazteak sektorera sartzen laguntzeko neurriak.

Hautagai jeltzaleak zentzu berean azpimarratu du  Euskadiko nekazaritza-ustiategien errealitatera egokitutako Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) defendatzeko alderdi jeltzaleak egin duen lana: "Nekazaritza-politika Bruselan erabakitzen da, baina baita Madrilen ere. Horregatik, funtsezkoa da Arabako lehen sektorea, gure nekazaritza eta abeltzaintza defendatuko dituen ahots propioa izatea".

 

 

Interesatu Zaitez