Mikel Zabalzaren desagerpenaren 41. urteurrena bete dela, Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak aldarrikatu duenez biktimek eta familiek “egia ezagutzeko eskubidea dute”, eta ziurtatu du Euskal Taldearen konpromisoa dela sekretu ofizialak desklasifikatzea lortzeko lanean jarraitzea
26Azaroak “Memoria ez da elkarbizitzarako inolako oztoporik. Izan ere, baldintzarik funtsezkoenetakoa da. Demokrazia finkatu egiten da bere artxiboak zabaltzen dituenean, bere biktimak aitortzen dituenean eta iragana aitortzeko gaitasuna erakusten duenean, isiltasunik eta inpunitaterik gabe”. Hala defendatu du Bilbon, Idoia Sagastizabal Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak, jeltzaleek giza zibil eta demokratikoen defentsarekin, biktimen aitortzarekin eta gisa eskubideen urratze guztiak argitzearekin hitzemanda daukan konpromisoa, Mikel Zabalzaren atxiloketa eta desagerpenetik 41 urte eta Joseba Goikoetxea erailketatik 33 urte igaro direla.
Ildo beretik, Sagastizabalek “borondate politikoa” erreklamatu du 1968ko Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko, artxiboak desklasifikatzeko eta oraindik ere “gertatutakoa argitzea” eragozten duten eragozpenak ezabatzeko. “Biktimek eta beren familiek egia ezagutzeko eskubidea dute”, adierazi du, eta berriz nabarmendu duenez “egia ezagutzeko eskubideak ez du epemugarik, eta denboraren joana ezin da gertakariak isilpean gordetzeko aitzakia izan”.
Hautagai jeltzaleak nabarmendu duenez desklasifikatu gabe jarraitzen duen dokumentazioa desklasifikatzea “gardentasun-ariketa bat” izango litzateke, “Espainiako gobernuak memoria demokratikoaren printzipioekin (egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez gertatzeko bermea) benetako konpromisoa duela erakustea”. Hala aldarrikatu du Euskal Taldeak 2016az geroztik Madrilen erakutsi duen lidergoa, ordutik hona izan diren Gobernu guztiei erreklamatu baitie legea erreformatzea eta artxiboak desklasifikatzea. “EAJ-PNV egon da eta egongo da aldarrikapen honen lehen lerroan. Euskal Talde sendo bat behar dugu Madrilen, eragiteko eta negoziatzeko gaitasunarekin, eskubide zibil eta demokratikoak defendatzen jarraitzeko, erantzukizunak exijitzeko eta bide beretik lan egiteko, biktimek eta beren familiek egia ezagutu dezaten”, defendatu du.
Sagastizabalek berriz errepikatu nahi izan duenez “memoria guztiak aitortzeak ez du esan nahi indarkeria guztiak maila berean jartzen ditugunik, ezta bakar bat ere justifikatzen dugunik”. Biktimak aitortzea eta gertatutakoa argitzea bilatzen dugu. “Ez dago ideologiarik ,ez eta kausa politikorik edo herri proiekturik ere, pertsona baten erailketa justifikatuko duenik”, ezarri du.
Azkenik, gizarte osoaren erantzukizun kolektiboa erreklamatu du, denon artean memoria anitz eta partekatu bat eraikitzeko eta belaunaldi berriei transmititzeko “gure iraganaren historia oso eta kritiko bat”.