Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarraren lehendakari izendatu berriak gainezka zegoen Euskalduna Jauregian adierazi duenez, “demokrazia ez da bateragarria derrigorrez ezarritako batasunekin, ezta derrigorrezko bereizketekin ere. Ez Euskadiren barruan, ez Estatuarekin eta Europarekin ditugun harremanetan. Derrigorrezko mendekotasuna edo independentzia demokraziaren aurkakoak dira. Eta, biztanleen jarrera demokratikoak edo ezarpen antidemokratikoak ote diren jakiteko, hiritar guztien partaidetza askea duten kontsulta-prozesuetan adierazten dena jakin eta errespetatu behar da”.