EBAZPEN PROPOSAMENA EUSKO ALDERDI JELTZALEAREN BATZAR OROKORRERAKO
03Abendua
2007
03 |
V Batzar Nagusia

EBAZPEN PROPOSAMENA EUSKO ALDERDI JELTZALEAREN BATZAR OROKORRERAKO

EBAZPEN PROPOSAMENA EUSKO ALDERDI JELTZALEAREN BATZAR OROKORRERAKO
Abendua 03 | 2007 |
V Batzar Nagusia

Kirola funtsezko esparrua dugu gizakiaren garapen jasangarrirako, norbanakoaren gizarteratzea eta ingurukoekiko harremanak barnebiltzen dituena.
Aldi berean, Eusko Alderdi Jeltzaleak, Euskadin diren ideologi, erlijio sinesmen edo/eta nazio sentipen desberdinetako gizabanakoen harremanak sendotu eta errazteaz gain, Euskadiren eta Euskal Herriaren nazioarteko proiekziorako funtsezko esparrutzat jotzen du Kirola.

Beraz, Eusko Alderdi Jeltzaleak, Euskadik eta Euskal Herriak gorpuzten duten, estatu-nazioez harat doan, egitate transnazionalaren garapenerako, Euskadiko kirol gizarte sarearen indartzearen eta bere garapenaren aldeko apustu garbia egiten du.

Hori dela eta, Eusko Alderdi Jeltzalearen Batzar Orokorrak EBBri eskatzen dio Kirolari buruzko dokumentu bat idatz dezala, ondoren Aberri Batzarrean eztabaidatu eta onartzeko. Bertan, Kirolaren inguruko hausnarketa orokorra egiteaz gain, Eusko Alderdi Jeltzalearen ikuspuntua, iritzia eta proposamenak bildu beharko lirateke.

PARTEKATU