Aho batez onartua Irailaren 27ko eta urriko 13ko Uri Batzarretan, EAJ-PNVren Batzar Nagusirako J. M. Odriozola y Mª Pilar Larreina alderdikideek Uri Batzarrean aurkeztutako Ebazpen Proposamena, alderdikide hauek biak direlarik hurrenez hurren Jubilatuen Federakundeko Lehendakaria eta Lehendakari ordea.
Proposamenaren helburua .- Adinekoak ere sartzea ( Biztanleriaren % 19), talde hau delarik Gizarte eta Osasun Zerbitzuen %50 kontsumitzailea , Euzkadiko bizitza sozial, politiko eta instituzionalean politika berezituen zergaduna.
Proposamenaren arrazoiak
Gure gizartean adinekoen taldea oso zabala da- gaur egun biztanleriaren % 19 – eta gure gizarte aurreratuaren bizitza kalitateak gora egingo duelako, hazkunde nabaria izango da hurrengo urteotan . Etorkizun hurbilean, adinekoek eragin handia izango dute gizartean eta parte hartze aktiboa izango dute, gero eta hobeak direlako bizitza itxaropena eta bizitza kalitatea.
Gaur egun adinekoen sektorea Euskadiko biztanleriaren % 19 da, sektore antolatua da eta helduen % 35 biztanleriaren % 6,5 da, hau da 130.000 pertsona eta 250 Egoitza. Nagusiek Gizarte Gastuaren % 50 kontsumitzen dute eta Osasun Gastuaren % 50.
EAJ-PNVk egoera ezagututa, sektore honi eman behar dizkio komunikatzeko eta parte hartzeko bideak, gizarte, politika eta instituzio mailako bizitzan parte hartze eraginkorra bermatze aldera, legerian eta araudietan behar besteko tresnak egokituz gizarte talde honek parte har dezan bere arazoen inguruko proposamenetan.
Arrazoia.- Beharrizanak gizarte taldea den aldetik.-
1. Bizitza itxaropenak aurrera egin du eta horrekin batera ugariago egiten dira mendekotasuna moduko egoera eskasak.
2. Egoera berriak ematen ari dira endekapenezko gaixotasunen inguruan, hau da, Alzheimer gaixotasuna edo adinagatik eragindako dementziak; hauek biek adinekoen taldeari eragiten diote.
3. Familia harremanak aldatzen ari dira. Orain arte familia izan da- emakumeak- gurasoak famili etxean zaindu dituztenak. Gaur egun familia aldatzen ari da, lan harremanak aldatzen ari dira eta nagusi asko daude bakarrik bizi direnak. Bakardade arazo handiak daude
4. Osasun zerbitzu eta gizarte zerbitzuen arteko lankidetza egokian sakondu egin behar da. Arlo soziosanitarioa adinekoen mundua da. Zainketa bermatu beharra dago
5. Gogoratu beharra dago nagusi asko beren famili esparruan bizi direla; hori dela eta esparru hau zaindu behar da lan honi modu duinean ekiteko moduan egon dadin.
6. Adinekoen taldeak gizarte bazterketa eragiten duten egoerak nozitzen ditu: pentsio txikiak, txirotasuna, etxebizitza desegokiak, bakardadea eta gizartean integratzeko arazoak..
Beharrezko jotzen da zahartze aktiborako politikak sustatzea osoko ikuspuntu batetik, hau da, tokian tokiko egitasmoak eta zerbitzuak indartzearen bitartez adinekoen ongizatea ekarriko duten politika publiko eta osasun politikoak sustatuz.
Beharrezkoa da garapen koordinatua gizarte eta osasun zerbitzuen artean,adinekoei gaigabetuei eta ospitaleratze prozesu konplexuek jotako pertsonei zuzendutako bizitzeko egoera osasungarriak sustatzeko ekimenak eta prebentziorako eta erreabilitaziorako egitasmo bereziak egiteko .
Halaber, esparru soziosanitarioa garatu beharra dago,esparru soziosanitario hau osatzen duten erakundeen harreman instituzionalean sakontzeko, modu berean Euskadi Autonomi Erkidegoan arreta soziosanitarioa garatu dadin adinekoen taldekoentzako funtsezko elementu gisa
Beharrezko jotzen dugu adinekoen parte hartzerako organoak sustatzea .- Adinekoen erakundeen parte hartzea Administrazio Orokorreko kontsulta organoetan eta foru eta udal erakundeetan , interes bereziko gaien inguruan informazioa eta aholkularitza eskaintzeko eta proposamenak aurkezteko, hau da: zahartze aktiboa, norbanakoaren autonomia sustatzea eta prebentziozko zaintza eta gune soziosanitarioaren garapena,hauek direlarik adinekoen taldeak aldarrikatzen dituen hiru ardatz nagusiak .
Azaldutako guztiaren arabera, EAJ-PNVren Donosti-Erdiale Uri Erakundeak EAJ-PNVren Batzar Nagusiari eskatzen dio honako Ebazpen Proposamenari oniritzia eman diezaion
1. EAJ-PNVren sentsibilitatean sakondu egin beharra dago adinekoen taldearekiko, eta agindu hau gobernu ardurak dituen instituzio guztietara luzatu autonomia , foru eta udal mailan.
2. Adinekoentzako lankidetza eta parte hartzeko bideak ezarri adineko pertsonen intereseko gaiak jorratzen dituzten gizarte , politika eta instituzio mailako sektoreetan, gai hauen egokitasuna bermatze aldera.