Izaskun Bilbaok Sestaon altzairugintza sektorean piztu den krisiari Europak berehalako erantzuna ematea eskatu du
2016 OTS. 01 | Europako Legebiltzarra

Izaskun Bilbaok Sestaon altzairugintza sektorean piztu den krisiari Europak berehalako erantzuna ematea eskatu du

Europar Parlamentuko ALDE taldearen presidente orde Izaskun Bilbao Barandicak Sestaoko altzairugintza sektorean piztu den eta Euskadiko eta Europako beste hainbat lantegi mehatxatzen dituen krisiari Europar mailako erantzuna ematea eskatu du.
EAJ-PNVk nabarmendu ditu legegintzarako herri-ekimenean sartuko diren hobekuntzak, kontratazio publikoan klausula sozialak gehitzeari buruzkoak
2016 OTS. 01 | Eusko Legebiltzarra

EAJ-PNVk nabarmendu ditu legegintzarako herri-ekimenean sartuko diren hobekuntzak, kontratazio publikoan klausula sozialak gehitzeari buruzkoak

Gaur goizean, lege proposamen honi zuzenketak aztertzen dituen Ponentziak lana bukatu du oinarrizko dokumentu batekin. Dokumentu horrek, jeltzaleek eta sozialistek babestuta, lan araudia betetzea erregulatuko da eta erregimen berezia finkatuko du kontratazio publikoan subrogatu eta azpikontratatzeko.
Herritarrek parte hartzeko Memoriaren Plaza ekimenaren fase ibiltariari hasiera eman zaio Bilboko Areatzan
2016 OTS. 01 | Bilbo

Herritarrek parte hartzeko Memoriaren Plaza ekimenaren fase ibiltariari hasiera eman zaio Bilboko Areatzan

Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak, Jonan Fernandezek, Gogora Institutuko zuzendariak, Aintzane Ezenarrok, Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, eta EAJren EBBren presidente eta EAJren BBBren buru diren Andoni Ortuzar eta Itxaso Atutxak, Memoriaren Plaza ekimenaren fase ibiltariari hasiera eman diote.
Unai Rementeriak Bizkaia Goazen 2030 aurkeztu du, agintaldi honetarako 120 ekintza zehatz eta berehalakoekin
2016 OTS. 01 | Bizkaia

Unai Rementeriak Bizkaia Goazen 2030 aurkeztu du, agintaldi honetarako 120 ekintza zehatz eta berehalakoekin

Unai Rementeria ahaldun nagusiak Euskalduna Jauregian aurkeztu du gaur Bizkaia Goazen 2030, Bizkaiko Foru Aldundiaren gobernu-plana. Berehalako ekintza-estrategia horrek 120 jarduketa barne hartzen ditu, data, inbertsio eta hartzaile zehatzekin. Datozen hamabost urteetan Bizkaia hobe bat eraikitzeko Lurraldea prestatzea du helburu.
Andoni Ortuzar, EBBren presidentea, Sabino Arana Fundazioak Alex Salmond eskoziar politikariari euskaraz editatu dion liburuaren aurkezpen ekitaldian izan da
2016 OTS. 01 | Berria

Andoni Ortuzar, EBBren presidentea, Sabino Arana Fundazioak Alex Salmond eskoziar politikariari euskaraz editatu dion liburuaren aurkezpen ekitaldian izan da

Alex Salmonden “Ametsa ezin da sekula hil” izeneko liburuan, 2014ko irailean egin zen Eskoziako independentziari buruzko erreferendumaren aurretiko BAI aukeraren aldeko kanpainaren nondik norakoak azaltzen dira, gaur egun Britainiako Parlamentuko Komunen Ganberan Eskoziako Alderdi Nazionaleko (SNP) Kanpo Arazoetarako bozeramaile denaren eskutik.
Sabino Arana Sariak 2015
2016 URT. 31 | EBB

Sabino Arana Sariak 2015

Ondokoek jaso dute saria: John Garamendi, AEBetako Kongresuko kide demokrata eusko-kaliforniarra; Leopoldo Zugaza kultura-eragilea; CEAR-Euskadi, Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin; Velatia industria- eta teknologia-taldea; Maialen Chourraut arraunlari gipuzkoarra; eta Alex Salmond politikaria, Eskoziako lehen ministro ohia.
Andoni Ortuzarrek Alex Salmondi adierazi dio EAJ-PNVk aitortu egiten diola legezkotasun eta demokraziaren oinarri gainean Eskoziaren nazio askatasunaren alde egin duen lana
2016 URT. 30 | Berria

Andoni Ortuzarrek Alex Salmondi adierazi dio EAJ-PNVk aitortu egiten diola legezkotasun eta demokraziaren oinarri gainean Eskoziaren nazio askatasunaren alde egin duen lana

EBBren presidentea Sabin Etxean batzartu da gaur Eskoziako Ministro Nagusi ohiarekin. Salmondek bihar jasoko du Sabino Arana Fundazioaren saria
Itxaso Atutxa: “Akordioetara heltzeko hitz egin behar da eta Espainian ez da benetako ahaleginik ikusten”
2016 URT. 29 | BBB

Itxaso Atutxa: “Akordioetara heltzeko hitz egin behar da eta Espainian ez da benetako ahaleginik ikusten”

Bizkai Buru Batzarraren presidente andreak gaurkotasun politikoari buruz mintzatu da gaur goizean Bizkaia Irratian. Madrilen gobernua eratzearen inguruan aipatu du adostasunetara ailegatzeko beharrezkoa dela mahai gainean gai zehatzak jartzea.
EAJ-PNV kontsentsu handiagoa lortzen saiatuko da Jaurlaritzaren ahalik eta lege proiektu gehien onartzeko
2016 URT. 28 | Eusko Legebiltzarra

EAJ-PNV kontsentsu handiagoa lortzen saiatuko da Jaurlaritzaren ahalik eta lege proiektu gehien onartzeko

Joseba Egibar EAJ-PNVko legebiltzar-taldearen bozeramaileak ohartarazi du Urkullu Exekutiboak proposamenerako abiadura batean lan egiten duen bitartean, Eusko Legebiltzarra erabakitzeko eta eztabaidarako beste abiadura batean dagoela; hortaz, Jaurlaritzaren lege-proiektuen onarpena atzeratzen da.
Andoni Ortuzarrek John Garamendi animatu du Amerikako Estatu Batuetan “euskaldunen enbaxadorearena” egiten segitzera
2016 URT. 28 | EBB

Andoni Ortuzarrek John Garamendi animatu du Amerikako Estatu Batuetan “euskaldunen enbaxadorearena” egiten segitzera

EBBren presidenteak eta euskal jatorrizko politikari estatubatuarrak Sabin Etxean aztertu dute beren nazioetako gaur egungo egoera