Olatz Peon Ormazabal izango da 2019ko udal hauteskundeetarako EAJ-PNVren alkategaia Tolosan

Egungo Tolosako alkatea den Olatz Peon Ormazal izango da datozen udal hauteskundeetarako EAJ-PNVren zerrenda burua, batzarrak aho batez horrela erabakita. Alderditik eskerrak eman dizkiote hartutako konpromisoagatik eta azken urteotan udalaren gidaritzan egindako lan bikaina lekuko, aurkeztu zezaketen alkategairik hoberena dela azpimarratu dute

Olatz peon ormazabal reelegida como candidata a la 12Ekainak
2018
2018 EkainaK 12 |
Berria

PARTEKATU

Legealdiko 3.urtea beteko da bihar eta data berezi horretaz baliatu da Tolosako EAJ-PNV egungo alkatea den Olatz Peon Ormazabal datozen udal hauteskundeetarako EAJ-PNVren alkategai gisa aurkezteko. 

Ofizialki beraz, gaur aurkeztu dute alkategaia eta alboan izan du Gipuzko Buru Batzarreko lehendakaria, Joseba Egibar. Tolosako EAJ-PNVko afiliatuen batzar osoaren babesa jaso ostean aurkeztu dute gaur Olatz Peon Ormazabal eta bertan izan dira, babesa adierazteko asmoz, Tolosako EAJ-PNVko zenbait kide ere.

Alderditik eskerrak eman dizkiote berriz ere luzatutako proposamena onartzeagatik eta bereziki, hartutako konpromisoagatik, ez soilik Alderdiarekin, Tolosa eta tolosar guztiekin baizik. Egungo alkateari keinu bat egitearren, Egibarrek azpimarratu nahi izan du ez dela erraza hartutako erabakia karguak sakrifizio pertsonala eta ia erabateko dedikazioa eskatzen duelako. Alkate kargua, exijentzia handiko postua da, erantzukizun handikoa eta alkatea, alkate da eguneko 24 orduz, urteko 365 egunetan, horregatik, baloratzekoa da Olatzek hartutako erabaki eta konpromisoa”.

Egibarrek alkategaiaren gertutasuna, inplikazioa, jarrera eta dedikazioa nabarmendu ditu.  Era berean, udalaren gidaritzan, bere lan taldearekin batera, herritarren beharrei eta kezkei erantzunez eta tolosarrei emandako hitza betez herria hobetzeko helburuarekin duela 3 urte aurkeztutako proiektuak aurrera eramateko azken 3 urteetan egindako lan bikaina ere aipatu ditu. 

Egibarren aburuz EAJ-PNVk ezin zuen alkategai egokiago eta hoberik aurkeztu, izan ere, bere esperientziagatik, udalaz eta udalerriaz duen ezagutzagatik, gobernu onean oinarrituta eraginkortasunez eta zorroztasunez kudeatzeagatik, herritarrekiko duen konpromiso eta gertutasunagatik, elkarlanean aritu eta sinesteagatik,  entzute aktiboa egunerokotasunean aplikatzeagatik eta bereziki, errespetua udal jardunaren oinarri bilakatzeagatik da alkategai ezin hobea Olatz Peon Ormazabal. 

Olatz Peon Ormazabalek hitza hartu eta lehendabizi eskerrak eman dizkie Uri Buru Batzarrari eta Tolosako EAJ-PNVko afiliatuen batzarrari emandako babesagatik eta beregan jarritako konfiantzagatik. Halaber, eskerrak eman dizkie gaur aurkezpenera gerturatu diren alderdikideei eta baita GBBko lehendakariari ere. “Berriz ere zerrendaburu gisa aurkezten dut nire burua hausnarketa luze baten ostean, baina orain arte bezala, tolosar guztientzat lanean jarraitzeko uste sendoarekin, herritarrentzat eta herriarentzat onuragarriak diren erabakiak hartzen eta proiektu berriak garatzen jarraitzeko”. Pozarren eta gogotsu heltzen diot berriz ere erronkari, duela 3 urte nuen ilusio berarekin edota handiagoarekin, baina esperientzia gehiagorekin, noski. 4 urte ez dira nahikoak izaten legealdi batean martxan jarritako proiektu guztiak gauzatuak ikusteko, horregatik, berriz ere, herritarren babesa izatea gustatuko litzaidake ekindako bideari jarraipena emateko eta eskuartean dugun proiektua, nire sentitzen dudana eta herritarrekin elkarlanean garatu duguna, aurrera eramaten jarraitu ahal izateko. Gertutasunez, herritarrei entzunez eta Tolosaren izaera eta aniztasuna errespetatuz lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen dut. Tokiko ekonomia eta enplegua sustatzeari garrantzia emango diogu aurreratzean ere, enplegua delako pertsonen ongizate eta autonomiaren bermerik nagusiena. Halaber, gizarte ongizatearen alde, haurtzaroaren alde eta zahartze aktiboaren alde lanean jarraituko dugu eta urratsak egingo ditugu Tolosak irabazi duen erreferentzialtasuna galdu ez dezan,  herriari bizia eta dinamismoa emango dioten ekimen berriak sustatuz eta Tolosa euskaldunagoa, solidarioagoa eta parekideagoa izan dadin bultzatuz” amaitu du Olatz Peon Ormazabalek. 

Interesatu Zaitez