EAJ-PNVk Pedro Sánchezi eta bere Gobernuari “lanean jarraitzeko” eskatu die azken egunetako “gertakariaren” ondoren

Aitor Esteban Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea hedabideen aurrean azaldu da Sánchezek Espainiako Gobernuaren buru izaten jarraituko duela iragarri ostean

EAJ-PNVk Pedro Sánchezi eta bere Gobernuari “lanean jarraitzeko” eskatu die azken egunetako “gertakariaren” ondoren 29Apirilak
2024
2024 ApirilaK 29 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Aitor Esteban Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak Pedro Sánchezek Espainiako Gobernuaren buru izaten jarraitzeko hartutako erabakiaren balorazioa egin du gaur eguerdian komunikabideen aurrean. "Sánchezek nahi zituen helburuetarako beharrezkoa ez zen ezohiko gertaera batean izan gara. Eta esan daitekeen gauzarik onena da gertakaria amaitu dela", esan du Estebanek. Sabin Etxearen ondoan egindako agerraldian, bozeramaile jeltzaleak esan duenez, "aurreko egoerara itzuli gara eta lanean jarraituko dugu gure programa aurrera ateratzen saiatuz". "Gauza asko dago egiteko eta horretan arituko gara", amaitu du Estebanek.

Interesatu Zaitez