EAJ-PNVren VIII Batzar Nagusia

@eajpnv-ren VIII. Batzar Nagusia abian da. #AbianZurekin

Ziortza Álvarez: "Hemen gagozan danok badakigu EAJ gizartearekin izugarrizko konpromesua dekon alderdia dala"

Ziortza Álvarez: "Horrek dira gure eta zuen etxekolanak: garai honeri erantzun egokiena emateko politikak martxan jartzea"

Ziortza Álvarez: "Momentu latzagoetan ere EAJk jakin izan dau herri hau bide onetik eramaten, orain ere horrela izango da. Gizartearekin bat, danak batera, bata-besteari helduta… alkarrekin!"

Andoni Ortuzar: "'Abian zurekin' lelopean batu gara gaur. Abian, martxan berriro ere, Alderdi gisa, Herri gisa. Martxan berriro Euskadi zutik jartzeko, gizarte gisa etorkizun berrirako bidea egiteko"

Andoni Ortuzar: "EAJk gure aberriak bizi izan dituen momentu kritikoetan asmatu du, eta orain ere asmatuko du"

Andoni Ortuzar, EGIko kideei: "Zuen bultzada behar dugu, zuen ilusioa, eta injustiziaren kontra altxatzeko duzuen gaitasuna"

Itxaso Atutxa: "Euskal gizarte osoari eskaintzen diogu diagnostiko zintzo bat, eta horretan jaso eta landu ditugu #Euskadi-k gizarte gisa eta Herri gisa hemendik #aurrera izango dituen erronkak"

Amaia Larrañaga: “Zazpi lurraldeetako 600 ordezkari batu gara BECen Euskadik eta euskaldun guztiok ditugun egungo eta etorkizuneko erronkei buruz hausnarketa sakona egiteko”.

@xabarandi: "#EntzunezEraiki-rekin gizartearekin elkarlanean #Euskadi eraikiko dugu".

PARTEKATU