Aitor Estebanek terrorismo yihadistari aurre egiteko orduan "informazioa, koherentzia eta errespetua" eskatu du "paper eta beste antzezpenetatik harago"

Diputatuen Kongresuan bertan egin dituen adierazpenetan, jeltzaleen bozeramaileak baieztatu du Espainiar Gobernuak ez duela EAJ-PNV gonbidatu gaur Barne Ministerioan yihadismoaren kontra izenpetu den ituna izenpetzera, baina berriz ere azpimarratu duenez "EAJ-PNVk terrorismoaren kontra daukan konpromisoa irmoa da eta paper bat baino gehiago da".

Aitor Estebanek terrorismo yihadistari aurre egiteko orduan 26Azaroak
2015
2015 AzaroaK 26 |
Kongresua

PARTEKATU

Aitor Esteban, abenduaren 20ko hauteskundeetarako EAJ-PNVren zerrendaburuak, Espainiako Gobernuari eskatu dio gaur  terrorismo yihadistaren kontrako borrokan "informazioa, koherentzia eta zehaztapena" eskaintzea eta "horrenbesteko esfortzuarekin eraiki ditugun eskubide eta askatasunak errespetatzeko deia" egin du "gure europar iraganaren eta izaeraren parte direlako".

Diputatuen Kongresuan eginiko adierazpenetan, Estebanek gogora ekarri du gaurkoan Barne Ministerioan  yihadismoaren kontra izenpetu den akordioa. "Espainiar Gobernutik  ez digute deitu. Edozein kasutan, EAJ-PNVk  konpromiso sendoa dauka terrorismoaren kontrako borrokan, eta paper batetik baino harago doa. Orain jakin behar da zer egin nahi den, Espainiar Gobernuak zer nolako neurriak hartuko dituen, Hollanderi erantzungo ote dion eta zer esango dion; Parlamentuari informazioa emateko ordua da,eta hori egin beharrean aurrekanpainaren erdian argazkia egiteko deia egin du eta  horretara, gainera, ez dira ez Rajoy ezta Sánchez ere joan" salatu du.

Zentzu berean eta azken hilabeteotan adierazitakoarekin eta exijitutakoarekin bat eginik, Estebanek baieztatu du "garrantzitsuenak" egintzak  direla eta azpimarratu duenez "terrorismoari eraginkortasunez aurre egiteko ezinbestekoak direla baliabideak eta polizien arteko lankidetza. Ez dugu ulertzen zergatik ez zaie Ertzaintzari eta Mossos-ekoei Europol eta beste datu baseetan sartzeko aukera ematen" kritikatu du.

Interesatu Zaitez