Busturialdeko EAJ-PNVk salatu du Busturialdeko Uren Partzuergoa legez kanpo ari dela existitzen ez diren lanpostuak betetzeko lan poltsa sortzean

Busturialdeko Euzko Alderdi Jeltzaleak salatu egin du Uren Partzuergoaren aldetik egin den deialdia, existitzen ez diren lanpostuak betetzeko lan poltsak sortzeari ekin zaiolako.

Busturialdeko EAJ-PNVk salatu du Busturialdeko Uren Partzuergoa legez kanpo ari dela existitzen ez diren lanpostuak betetzeko lan poltsa sortzean 17Diciembre
2013
17 Diciembre 2013 |
Noticia

COMPARTE

“Lan poltsak sortzeko deialdiek lehenago behar dute poltsa horien bidez bete nahi diren lan postuak sortzea. Lanpostu horiek partzuergoaren lan postuen zerrendan (RPT) aurreikusi behar dira eta horretarako sindikatuekin negoziatu beharra dago eta kasu honetan ez dira agertzen ez daudelako" azpimarratu dute eskualdeko EAJ-PNVren ordezkariek.

Beste alde batetik, "2014 urterako aurrekontu egitasmorik ere ez dago" zeinetan lan poltsetako langileek beteko lituzketen lanpostuak aurreikusi beharko liratekeen.

EAJ-PNVren ustetan "beste behin ere,  Iratxe Arriola Busturialdeko Uren Partzuergoko presidentea bere kalitatezko botoaz baliatu da bere proposamen eta interesak aurrera ateratzeko".

Ordezkari jeltzaleen esanetan "Arriolak egin duen azken balentriaren aurrean aurkitzen gara. Ez da Partzuergoa osatzen duten administrazio ezberdinetako ordezkariek partekatuko luketen adostutako kudeaketa egiteko gai izan eta Busturialdeko Uren Partzuergoko Batzorde Exekutiboak gaur arratsaldean egin duen bileran presidente gisa dagokion aparteko botoa erabili izan du, lantegietako langile, ofizial elektromekaniko, administrari laguntzaile eta ustiapeneko erdi mailako teknikarien lan poltsa sortzeko oinarri orokor eta bereziak onartu ahal izateko".

EAJ-PNVen aburuz "beste behin ere Iratxe Arriolak indarrean dagoen araudia urratu du Busturialdeko Uren Partzuergoko kudeaketan". "Euzko Alderdi Jeltzalearen aldetik kontrako botoa eman dugu, berriz ere, edozein deialdi egiteko egin behar diren urratsak bete gabe geratu direlako".

EAJ-PNVren aburuz, Itxaso Arriolaren jarrera "ez da momentuko gauza puntuala. Hainbatetan jarrera hori erakutsi izan duelako eta bere proposamen propioak atera  eta baldintza batzuk bete gabe aurrera egin beharko ez luketen proposamenak atera dituelako". "Jarrera hori ezin da gehiago eman. Legeak eta arauak zerbaiterako egin dira eta bete egin behar dira; bestela, neurriak hartuko ditugu".

Te puede interesar