Herri Irratian egin dioten elkarrizketan, EBBren presidenteak euskara aldarrikatu du “Herri honen funtsezko partea” den aldetik, eta gaineratu du EAJ-PNV Euskadi prestatzen ari dela PP eta Vox alderdien arteko gobernu batek ekar lezakeen egoerarako, eta egiten ari dela “etengabeko lanarekin, proposamen eta ekimen zehatzekin, eta ez pankarta eta eslogan hutsekin”
“Uste dut euskararen kontrako lotsagabekeria dagoela gaur egun, lehenago ez zegoena (…) eta arlo batzuetatik euskara zerbait osagarri izango balitz bezala kalifikatzeko gogoa dagoela, halako molestia bat, aukerak kentzen dizkigun zerbait; bada, ez da hala, euskara Herri honen funtsezko elementua da eta euskararik gabe ezin dira ulertu ez Euskadi ezta euskal aberria ere”. Hala hitz egin du Aitor Esteban EBBren presidenteak egungo egoeran euskarak bizi duen egoeraz galdetu diotenean. Areago, Estebanek ziurtatu du euskararen eta gaztelaniaren ezagutzaren eskakizuna “berbera” izan beharko litzatekeela, Euskadiko bi hizkuntza ofizialak direlako, eta gaineratu duenez “gure hizkuntza denok hartu behar dugu seriotan, alderdi pertsonalean eta kolektiboan, gure Herriaren bihotzaren parte delako”.
EAU azterketen inguruan sortu den polemikaren inguruan, Estebanek esan du epaitegiek berrikitan hartu dituzten erabakiek “halako segurtasunik eza juridiko” eragiten dutela. Zalantzan jarri du kautelazko erabaki judizial horrekin "justizia ekintza bat egiten ari denik", eta EHUri "gardentasuna" eskatu dio "Eusko Jaurlaritzako erakundeekiko, eta baita gizartearekiko ere, ebaluazio sistemei eta prozesuei dagokienez".
EH Bilduk kontzentrazio-gobernua eratzeko egin duen proposamenaz esan duenez "irtenbide erraza da, proiektu zehatz bat ez duzunerako", esan du. Horren aurrean, Estebanek Eusko Jaurlaritzaren lana defendatu du, zeinak bere alde gehiengo zabala baitu eta "irtenbide zehatzak proposatzen baititu", eta ziurtatu du PP-Vox balizko gobernu baterako `prestatzea´ “legeen, etengabeko lanaren, proiektuen eta proposamen zehatzen bidez egiten dela, ez pankarta eta eslogan hutsen bidez".
Azkenik, belaunaldi gazteenei dei egin die Estebanek, eta "lastoa eta garia bereizteko" deia egin die, "jendeak erakundeetan duen sinesgarritasunari kalte egiten dion giro politiko orokor batean gaudela". Ildo beretik, "garrantzitsutzat" jo du Jose Antonio Agirre Lehendakari jeltzalea buru izan zuen lehen Eusko Jaurlaritza gogora ekartzea, zeinaren 90.urteurrena betetzeko baitago, "hain zuzen ere demokraziak autoritarismoaren aurrean duen balioagatik eta, batez ere, belaunaldi berriak horretaz eta politikan parte hartzeak duen garrantziaz jabetu daitezen".