EAJren adeko botoa eskatu du Vaquerok: “Euskadiren etorkizuna zure esku dago”

Gipuzkoako zerrendaburuak hitzeman du Madrilen Euskadi defendatuko duela eta “inolako konplexurik gabe” planto egingo diola “gure eskubideak eta autogobernua murriztu nahiko duenari”

EAJren adeko botoa eskatu du Vaquerok: “Euskadiren etorkizuna zure esku dago” 27Azaroak
2026
2026 AzaroaK 27 |
Kongresua

Kongresurako Gipuzkoako hautagai Maribel Vaquerok A29an EAJren alde bozkatzea eskatu du gaur Donostian egin den azken topaketan: “Gure etorkizuna zure esku dago, zure botoa behar du”, esan du Vaquerok, eta azaldu duenez “jokoan dagoena ez da soilik  hauteskundeetako azken emaitza bat, erabakitzeko dugun gaitasuna da, lortutakoa babestekoa, aurrera egin ahal izatea eta gure seme eta alabentzat etorkizun duina eraikitzeko aukera izatea”.

Hala hitz egin du PP eta Vox-en arteko Gobernu batek ekar lezakeen atzeraldiaz “gehiengo batekin gobernatzera irits litezke kostata lortu ditugun aurrerapen politiko, ekonomiko eta sozialak arriskutan jarriz. Beren agendak eskubideak, askatasunak eta gure autogobernua mehatxatzen ditu”.

Hala ere, ildo beretik ohartarazi du PSEri emaniko botoa “Espainiari begira dagoen oposizioan nahasita” galtzen dela eta EH Bilduri emaniko botoa “ Espainiako politikaren ezkerraren ezkerrean“ kokatuta dagoela. Beraz, EAJ da “Euskadi defendatzen duen alderdi bakarra”, “eskubideak eta gure autogobernua murriztu nahi duenari konplexurik gabe planto egingo dion bakarra”.

Vaquerok defendatu du EAJren aldeko botoak bere eragina izango duela justizia soziala defendatzeko, aberastasuna sortuko duen industria politika eraginkorra; aberastasuna sortzeko beharra, herritarren artean banatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko; emakume eta gizonen arteko berdintasuna; pertsona guztientzako duintasuna eta giza eskubideak; lanpostu onak defendatzeko; etxebizitza duina, ondo merezitako pentsioa eta zainketa egokiak; euskaraz bizitzeko, sentitzeko eta pentsatzeko eskubidea; euskal herritarren bizi kalitatea  eta Euskadiko eskubide politikoak bermatzen dituen euskal autogobernua.

Interesatu Zaitez