Arrigorriagako EAJ-k Abusuko 50 etxebizitzen sustapenean aurrera egiteko erakutsitako akordio borondatea defendatzen du

Hasieratik alderdi jeltzaleak azpimarratu du lankidetzarako benetako borondatea egon dela, baina mahai gainean jarriz ondare publikoa behar bezala kudeatu behar dela akordio orekatu batekin, zeinak etxebizitzak eraikitzeko eta kolektibo ahulei arreta emateko aukera emango duen.

Arrigorriagako EAJ-k Abusuko 50 etxebizitzen sustapenean aurrera egiteko erakutsitako akordio borondatea defendatzen du 04Martxoak
MartxoaK 04 |
Berria

PARTEKATU

Abusuko 50 etxebizitzen proiektuari buruz argitaratutako informazioen aurrean, Arrigorriagako EAJ-PNV udal taldeak argi utzi nahi du une oro egon eta erakutsi dela elkarrizketarako eta akordiorako benetako borondatea proiektuarekin aurrera egiteko.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak erakutsitako prestutasun ezaren mezua zabaldu nahi izan dutenei, EAJk gogorarazi nahi die hainbat bilera egin direla Arrigorriagako etxebizitza-sustapena eta gizarte-arloko foru-betebeharrak bateragarri egiteko hainbat aukera proposatuz.

“Helburua argia da: bideragarria den irtenbide bat bilatzea Arrigorriagan etxebizitzak eraiki ahal izateko, bai eta Lurralde osoko kolektibo kalteberen beharrei erantzuteko ere”.

Horregatik guztiagatik, EAJk blokeo kontaketa interesatua sortzearen saiakera deitoratu du; benetan negoziazioa, proposamenak eta adostasunerako borondatea egon direlako. “Garrantzitsuena akordioarekin amaitzea da, udalerriko etxebizitza-premiari erantzuteko, erakundeen erantzukizunetik eta lankidetzatik abiatuta” azpimarratu du taldeak.

Arazoa ez EAJren borondate falta izan, ondare publikoa errespetatuko duen eta etxebizitza-behar guztiei erantzungo dien akordio orekatu baten beharra bazik.

Interesatu Zaitez