EBBren presidentea Euskadiko Enpresarien Zirkuluarekin batzartu da gaur, eta bertan Euskadiko lankidetza publiko-pribatua balioetsi du eta nabarmendu du Euskadik milioi bat pertsona dituela lanean eta langabezia tasa %6,6an dagoela. Gogora ekarri duenez “lanpostu onek ongizateari eusten diote eta sortzen den aberastasuna pertsonengana iristea ahalbidetzen dute”
30Urriak Aitor Esteban, EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren presidentea Euskadiko Enpresarien Zirkuluko ordezkariekin batzartu da gaur, eta topaketan nabarmendu du Kongresuan Euskal Talde sendo bat izatearen garrantzia: “Ezinbestekoa da Madrilen euskal ahotsa izatea, industria defendatzeko eta lanpostuak zaintzeko”. Ekonomia eta zerga alorrean autogobernu maila handia ematen digun Ekonomia Ituna daukagun arren, Estebanek aitortu du A29ko hauteskundeek lau urteko aldi berri bat irekiko dutela “non Euskadiko ekonomiari eta bizi baldintzei buruzko erabakiak hartuko diren”, eta horretarako “EAJ-PNVk posizio indartsua izan behar du Madrilen”. Euskal ekonomiari dagokionez, alderdi jeltzalearen Euskadirekiko konpromisoa eta lankidetza publiko-pribatua balioetsi ditu.
EBBren buruak nabarmendu du 2026. urte honetan BPGren %2,2ko igoera espero dela eta ospatu du Euskadin milioitik gora direla lanean dauden pertsonak, langabezia tasa %6,6koa delarik (Estatukoa %10etik gorakoa da). “Lanpostu onek ongizateari eusten diote eta sortzen den aberastasuna pertsonengana iristea ahalbidetzen dute, baina Euskadiko garapen ekonomikoak epe luzeko ikuskera eta konpromiso partekatuak exijitzen ditu: Euskadik ekonomia industrial sendoari eutsi behar dio, kalitatezko enpleguekin, belaunaldi berrientzako aukerekin eta ongizate eredu sendo batekin”, nabarmendu du.
Geopolitikak ekonomiaren eta enpresen lehiakortasuna gero eta gehiago baldintzatzen dituen garai honetan, EBBren buruak adierazi duenez “Euskadik oinarri industrial sendo bat dauka, enpleguaren eta ongizatearen oinarria dena, baina zer hobetu be badu produktibitatean, berrikuntzan eta erabakitzeko gaitasunean”. Zentzu horretan eta atzo bertan LAB sindikatuak EAJ-PNVren inguruan esan zituenekin gezurretan aritu ondoren eta Gipuzkoako zerrendaburu Maribel Vaquerorekin eta Estebanekin meme bat egin zuen arren, EBBren buruak erakunde, enpresa, sindikatu eta gizarte eragileen arteko lankidetza eskatu du, Madrilera euskal agenda ekonomikoa eramateko. Ildo beretik, sindikatuei gogora ekarri nahi izan dienez “laneko harremanak ezin dira planteatu enpresa eta langileen arteko etengabeko gatazka gisa”.