EBBk bat egiten du Lehendakariak migrazioari buruz esandakoarekin eta "onartezintzat" jotzen ditu Marisol Garmendiaren adierazpenak

Exekutiba jeltzaleak, gaur arratsaldean Sabin Etxean bilduta, alderdi politikoen "jarrera demagogiko eta populistak" deitoratu ditu migrazio politikaren inguruan.

EBBk bat egiten du Lehendakariak migrazioari buruz esandakoarekin eta 19Maiatzak
2025
2025 MaiatzaK 19 |
EBB

PARTEKATU

Euzkadi Buru Batzarrak, gaur arratsaldean Sabin Etxean bilduta, Imanol Pradales Lehendakariak migrazioari buruz joan den astean Galiziako Xuntako presidentearekin izandako foro baten testuingurua egindako adierazpenen ondorioz sortutako polemika "artifiziala" jorratu du.

EAJ-PNVk berresten du "Herri eta gizarte gisa planteatzen zaigun erronka demografikoari erantzun bat eman behar diogu, baita migraziotik ere, eta horretarako gure gizarteak migrazio politikaren ikuspegitik dituen beharrak jakin behar ditugula".

EAJ-PNVk gogorarazten du “Euskadi beti izan dela harrerako Herria; gizarte integratzailea da, atzerritarrei berezkotzat hartzen die, eta eskubide eta betebehar berberak eskatzen dizkie". EAJ-PNVk berariaz lagundu du Herriaren definizio horretan, erakundeetan egin duen eta egiten duen lana oinarri hartuta, beti nabarmendu baitira beste lurralde batzuekiko eredugarriak diren gizarteratze politikak bultzatzeagatik.

Era berean, EAJ-PNVk uste du "migratzaileak integratzeko modurik onena lan kontratu bat dela". Ildo horretan, modu konstruktiboan parte hartu du Diputatuen Kongresuan izapidetzen ari den atzerritarrak erregularizatzeko Legeari buruzko eztabaidan.

EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean joan den apirilean izan zuen jarrera gogorarazi du, Ganberaren gehiengo zabal batek bat egin baitzuen migrazio "ordenatu, seguru eta erregularraren" alde, Migrazioari buruzko Munduko Itunean ezarritakoaren ildotik.

EAJ-PNVk, azkenik, "onartezintzat" eta "lekuz kanpokotzat" jotzen ditu Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren, Marisol Garmendiaren, adierazpenak. "Are gehiago, EAJ-PNVk elkarrizketa zintzoa izan duenean migrazio politikaren inguruan, eta, zehazki, Atzerritarren Erregelamenduari dagokionez. Araudi horrek hutsune handiak ditu asilo eskatzaileen arloan eta Espainiako Gobernuari jakinarazi dizkiogu". Adierazpen horiek, gainera, ez datoz bat Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sánchezek jendaurrean eta Eusko Jaurlaritzarekin egindako aldebiko bileretan adierazitakoarekin. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria den heinean, EAJ-PNVk ulertzen du hitz horiek Moncloako Jauregitik datozela, eta honako hau ohartarazten du: "Gogoan hartuko dugu".

Azkenik, EAJ-PNVk gainerako alderdi politikoei "ikuspegi zabala" eskatu die eztabaida honi ekiteko orduan, eta deitoratu egin du alderdi batzuek erabilitako "demagogia". EAJ-PNVk uste du "eztabaida hau garrantzitsua dela gure gizartearentzat, eta, horregatik, seriotasunez eta zorroztasunez heltzen dio, jarrera demagogiko edo populistetatik urrun".

Interesatu Zaitez