EAJ-PNVk emaitza txarra onartu eta euskal herritarron konfiantza berreskuratzeko lan egiteko konpromisoa hartu du

Jeltzaleen ordezkaritzak PPk eta Voxek lortutako gehiengoari aurre egingo dio; eta euskal autogobernua, bere erakundeak, printzipio demokratikoak eta askatasunak defendatzen jarraituko du

EAJ-PNVk emaitza txarra onartu eta euskal herritarron konfiantza berreskuratzeko lan egiteko konpromisoa hartu du 29Azaroak
2026
2026 AzaroaK 29 |
Kongresua

EAJ-PNVk, aringarririk gabe, azaroaren 29an hautestontzietan lortutako emaitza txarrak onartzen ditu, hauteskunde hauen inguruan barne hausnarketa egiteko beharra onartzen du eta euskal herritarren konfiantza berreskuratzeko lan egiteko konpromisoa hartzen du.

"Hauteskunde zailak dira hauek guretzat, beti izan dira zailak, baina muturreko polarizazioa ezin da aitzakia izan hauteskunde hauetan gizartearen babesaren zati bat galdu dugula ez onartzeko, eta ez dela, ezertarako, espero genuen emaitza", esan du Aitor Estebanek. "Ez dugu jakin eztabaidan sartzen, ezta herritarrei gure proposamena eta ibilbidea helarazten ere", esan du.

EBBren presidenteak komunikabideen aurrean agertu da Imanol Pradales Lehendakariarekin, jeltzaleen zuzendaritzako hainbat kiderekin eta hauteskunde hauetarako hautagai nagusiekin batera, eta eskerrak eman dizkiete EAJ-PNVri babesa eman dioten guztiei. "Ez diegu huts egingo", esan du Estebanek.

"Behin eta berriz ohartarazi genuen PPren eta Voxen gehiengoa egongo zela, eta Euskadik ezingo zuela egoera hori salbatu, eta hala izan da", gogorarazi du Estebanek. Zentzu horretan, jeltzaleen ordezkariek PPk eta Voxek lortutako gehiengo absolutuari aurre egingo diotela baieztatu du, "oso negatiboa baita gure Herriarentzat", eta jeltzaleek Madrilen "gure esku dagoen guztia egingo dugu gure autogobernua, erakundeak, eskubideak eta askatasunak defendatzeko".

Interesatu Zaitez