Aitor Esteban, afiliazioari, Bilboko Alderdikide Egunean: “Gure harrotasuna zarete, beste alderdiek inbidiaz begiratzen dizuete”

Bizkaiko hiriburuko Errekalde auzoa EAJren 13 uri erakundeetako alderdikide ugariren topagune izan da gaur. Bertan aldarrikatu eta aitortu dute Euskadiren eraikuntzan eman duten guztia eta egin duten ekarpena.

Aitor Esteban, afiliazioari, Bilboko Alderdikide Egunean: “Gure harrotasuna zarete, beste alderdiek inbidiaz begiratzen dizuete” 10Maiatzak
MaiatzaK 10 |
Bilbo
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Gure pizgarria zarete, gure erregaia eta gure indarra. Azken finean, zuek zarete Alderdia. EAJ-PNV pertsonek osatzen dutelako, jendeak, balore batzuetan sinesten duzuenok, gauzak egiteko modu batean, Herri eredu batean. Denok gara, denok zarete EAJ-PNV. Hori da gure harrotasuna, zuek zarete; eta inbidiaz begiratzen dizuete beste alderdiek”. Hori izan da Aitor Esteban EAJ-PNVren EBBko buruak gaur arratsaldean Errekalden, jeltzaleen burua militatzen hasi zen auzoan, egin den lehen Bilboko Alderdikide Egunean helarazi duen mezu nagusia.

Ametzola parkeak hartu du gaur Bilboko 13 uri erakundeetako alderdikideen ordezkaritza zabal bat, eta eurak izan dira gaurko topaketaren protagonista nagusiak. Ekitaldiari hasiera emanez, mahai inguru bat egin da Aitor Esteban, Juan Mari Aburto alkatea eta alderdikide biren artean, Jone Larrazabal EGikidea eta Maribi del Bado Helduak taldeko kidea. Hiriburuaren erronkak izan dituzte hizpide eta proiektu desberdinei buruz hitz egin dute, baita militantzia jeltzalearen konpromisoaren eta zerbitzu publiko izateko bokazioak dakarren guztiari buruz ere.

Eguraldia lagun izan ez arren, adin guztietako dozenaka alderdikide hiriko auzo honetara hurbildu dira, jai eta aldarrikapen giroan egin den ospakizun honen lehen edizioa elkarren artean bizitzeko. Bertan izan dira, gainera, Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko presidentea, eta Ane Támara, Leire Urtasun, Mikel Hidalgo eta Alfonso Aliende burukide bizkaietarrak; Elixabete Etxanobe ahaldun nagusia; Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Bilboko egungo zinegotziak eta aurreko agintaldietako zinegotziak, Oihane Agirregoitia europarlamentari jeltzalea, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusi izandakoa eta Ibon Areso alkate ohia, beste alderdikide eta lagun askoren artean.

Solasaldiaren ondoren, Aitor Estebanek bertaratuei hitz batzuk esan eta, Iñigo Ansolarekin batera, esanahi handiko oparia eman die Bilboko batzoki guztietatik Helduak adinekoen taldeetatik etorri diren ordezkariei, ondoan izan dituztela Alderdiaren harrobiko kideak, EGIkideko gazteak. Izan ere, gaurko ospakizuna, aderdikideentzat pentsatua izan da, eta oso bereziki nagusienak omentzeko eta haiei esker ona adierazteko, “beren lana aintzatesteko eta gaur daukagun Euskadi honen eraikuntzan eman duten guztia eskertzeko”.

Bilboko EAJ-PNVk, bere helburu estrategikoen artean planteatu du hiritarrekiko hurbiltasunari eustea eta alderdiaren barruko batasuna “hiri osoan gure presentzia indartzea, hiritarrekin harreman estu eta zuzena izanez. Eta gure presidente Aitor Estebanek martxoaren 30ean eman zuen lehen diskurtsoan esan bezala, batasuna izango da garai honen oinarrienetako bat. Horregatik nahi dugu ekitaldi honetan garen bezala ikus gaitzatela: alderdi indartsua, batua, beren Heriaren zerbitzura dauden pertsonek osatua”.

Ekitaldi politikoa amaitu ondoren, jaiari eman zaio hasiera, trikipoteo, musika eta dantzarekin, eta gazte eta nagusi jeltzaleek elkarren artean jai giroan eman diote amaiera gaurko ospakizunari.

Interesatu Zaitez