EAJ-PNVko eurodiputatuari helarazi zaion erantzunean berretsi da aukerak emango direla hirugarren herrialdeetako enpresek maila globalean isurketak benetan murriztu ez arren EBra egiten dituzten altzairu esportazioei ´berde itxura´ ematea saihesteko
06Maiatzak Europar Batzordeak aurten proposamenak aurkeztuko ditu hirugarren herrialdeetako enpresek Europara altzairu `berdea´ esportatzea saihesteko, beren produkzio globalaren gainerako guztia deskarbonizatu gabe jarraitzen duten bitartean, produkturik kutsakorrenak beste merkatuetan salduz eta mundu mailako isurketak benetan murriztu gabe. EAJ-PNVko eurodiputatu Oihane Agirregoitiak eginiko hainbat galderari erantzunez, merkataritza taldeko buru eta Europar Batzordeko presidenteorde Maros Sefcoficek ziurtatu du iragan martxoaren 19an altzairua babesteko planean iragarritakoa betez, proposamenak aurkeztuko dituztela euskal industriaren sektore osoan kezka handia eragiten duen arazoari konponbideak emateko.
“Altzairu eta Metaletarako Jarduera Planak aurreikusten du 2025eko hirugarren hiruhilekoan, beranduen jota, Batzordeak epe luzerako neurri bat proposatuko duela EBko sektore siderurgikoari eraginkortasun handiko babesa emateko”, konfirmatu du Sefcovicek Agirregoitiak otsailaren hasieran egin zuen galdera sortari erantzunez.
Bere erantzunean, Europar Batzordeko presidenteordeak “resource shuffling” izenez ezagutzen den praktika ekarri du gogora, euskal eta Europako siderurgiaren sektorean kezka handia eragin duena, zeina EBra esportatzen duten hirugarren herrialdeetako enpresek baliatzen baitute CO2 isurketa murriztuko produktuak EBra esportatzeko, beren produkzio globala isurpenak murriztu gabe egiten duten bitartean.
“Batzordea egunotan ari da ‘resource shuffling’ horren neurria eta dakarren arriskua baloratzen eta, karbonoaren mugako doikuntza-mekanismoaren elusioaren aurkako estrategia bidez, arrisku hori gutxitzeko aukerak ezarriko ditu”, azaldu du Batzordeak. Estrategiak, Batzordeak informatu bezala, Mekanismo hori berrikusteko proposamen legegilean jasoko da, zeina 2025ko laugarren hiruhilekoan aurkeztuko baitute.
Mekanismo horren helburua da salgaiak EBra inportatu bitartean karbono isurketa intentsiboekin ekoizten denean karbonoari prezio bat ezartzea, Europako araudiak estalitako beste produktu batzuen artean, altzairuzko, aluminiozko, zementuzko edo ongarrizko inportatzaileek karbono isurketagatik Europako ekoizleek ordaintzen duten prezio berbera ordain dezaten eta baldintza berberetan lehia daitezen.