Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari premiatu dio osasun-sistema publikoko profesionalen defizitari konponbidea ematea

Maribel Vaquero diputatu jeltzaleak, Eusko Jaurlaritzaren bide beretik, Osasun ministroari eskatu dio epe laburrean eman ditzala medikuen eskasiak eragindako egoera arintzeko urratsak. Era berean nabarmendu du Osakidetzak “kalitatezko arreta eskaintzeko” besteko indarra baduela

Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari premiatu dio osasun-sistema publikoko profesionalen defizitari konponbidea ematea 19Otsailak
OtsailaK 19 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Eusko Jaurlaritzak egin duen bezala, Kongresuko Euskal Taldeak Gobernuari eskatu dio epe laburrean neurriak har ditzala osasun-sistema publikoko profesionalen defizitari epe laburrera irtenbidea emateko. Maribel Vaquero diputatu jeltzaleak Osakidetzaren eta Osasunbidearen "sendotasuna" nabarmendu du, "kalitatezko arreta eskaintzeko baliabideak dituztelako", baina azpimarratu du sendotzen jarraitzeko "baliabide medikoak" behar dituztela.

“Egiturazko neurriak hartzeko zortzi eta hamar urte arteko epea" behar dela aitortu arren, hala nola prestakuntza espezializatuko plaza kopurua handitzea, Vaquerok berretsi du epe laburrera "aldi baterako"  urratsak eman daitezkeela zentzu horretan, "osasun-sistema publikora mediku berriak erakartzeko". Horrela, eta Imanol Pradales lehendakariak eta Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Gobernu zentralari helarazi dizkioten proposamenak gogora ekarriz, diputatu jeltzaleak Osasun ministroari eskatu dio hainbat neurri har ditzala, hala nola "profesionalen irteera murriztea erretiroa, borondatezkoa betiere, 72 urtera arte atzeratuz", osasun pribatuan borondatez lan egin baitezakete adin horretara arte. Beste aukera da "profesional gehiago sartzea ahalbidetzea", atzerriko tituluak baliozkotuz, laugarren mailako egoiliarrei lehen mailako arretako laguntza-plazetarako sarbidea erraztuz eta profesionalak prestatzeko epeak laburtuz.

Osasun ministroak, tribunatik, ekintza zehatzik iragarri ez duen arren, Osakidetza `eredugarritzat´ jo du, eta adierazi du EAE dela 'biztanleko inbertsiorik handiena, biztanleko profesionalen ratiorik handiena eta enplegu prekarioari dagokionez baxuenen portzentajerik handiena duen erkidegoa´.

 

Interesatu Zaitez