Euskal Taldea asebete agertu da LagunAroren pentsio-eredu mistoa onartzen duen gizarte-arloko lege-dekretua baliozkotu delako

Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak Kongresuak urtarrilaren 23an atzera bota ziren neurri batzuk babestu izana ospatu du, aldi berean deitoratuz industria elektrointentsiborako bidesari elektrikoen deskontuaren luzapena agiri horretan jaso ez izana

Euskal Taldea asebete agertu da LagunAroren pentsio-eredu mistoa onartzen duen gizarte-arloko lege-dekretua baliozkotu delako 12Otsailak
OtsailaK 12 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Euskal Taldeak presako neurriak onartzeko aurkeztu den 1/2025 Lege Dekretua baliozkotu izana ospatu du.  Horrek barne hartzen ditu LagunAroren pentsio-eredu mistoaren aitorpena, EAJ-PNVrekin inbestidura-akordioan jasota dagoena betez, pentsioen balioa handitzea edo garraiorako laguntzak. LagunAroren pentsio ereduari dagokionez, Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak aldarrikatu duenez, "gaur onartzen da gizarte aurreikuspeneko tratamendu bereizia, 2023an indarrean sartu zen autonomoen kotizazio sistema berria aplika ez dakion, sistema hau arriskutan jarriko bailuke".

Parlamentuko euskal taldean ekonomia gaietarako bozeramaileak ildo beretik nabarmendu duenez bonu sozial elektriko eta termikoen  luzapenak “onurak dakartza bereziki zaurgarritasun egoeran dauden kontsumitzaileentzat” baina berriro ere kritikatu du laguntza horiek eskatzeko orduan gainditu behar den burokrazia guztia. Izan ere, joan den astean bertan, EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari eskatu zion laguntza horiek eskatzeko prozedurak erreformatzea, Kongresuan erregistratutako ekimen baten bidez. Ildo beretik, Sagastizabalek gogora ekarri du gaur onartutako neurriak atzera bota zituela Kongresuak urtarrilaren 23an, eta, lege-dekretua baliozkotzeagatik pozik agertu den arren,  beste aldetik deitoratu du oraingo honetan ez dela jaso industria elektrointentsiborako bidesari elektrikoen deskontuaren luzapena.

Sagastizabalek amaitzeko nabarmendu duenez, urtarrilaren 23an neurriak indargabetu izanak eta Espainiako Gobernuak lege-dekretu berri bat onartzeko duen beharrak agerian utzi du Gobernuak "Beheko Ganberan bere ekimenen aldeko babesa bermatzeko erantzukizuna duela, eta Parlamentuko taldeak ere behartuta daudela jarrera maximalistak  bazterrean uztera, gutxieneko akordio batzuk lortuko baditu".

 

Interesatu Zaitez