Joseba Díez Antxustegi: "Gobernuak ez du denborarik galtzeko eta aurrekonturik onena izango du Euskadiren erronkei aurre egiteko"

Jaurlaritzak negoziatzeko borondatea agertu arren, EH Bilduk 7 proposameni ezetz esan izana deitoratu du EAJ-PNVko bozeramaileak

Joseba Díez Antxustegi: 13Abenduak
2024
2024 AbenduaK 13 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

Joseba Díez Antxustegi EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak gaur goizean gogorarazi duenez, Gobernuak "ez du denborarik galtzeko", eta abenduaren 19tik aurrera "Euskadik dituen erronka nagusiei aurre egiteko aurrekonturik onena" izango du, hala nola "gure osasun-sistema hobetzea eta itxaron-zerrendak murriztea Osakidetzan, Hezkuntza, etxebizitzarako sarbidea bereziki gazteei erraztea, gure industriaren deskarbonizazioa edo lehiakortasun ekonomikoa, besteak beste".

Jeltzaleen ordezkariak aurrekontuen negoziazioaren balorazioa egin du gaur Gasteizko Ganberan egindako prentsaurrekoan. Talde parlamentarioko bozeramaileak gogorarazi du aurrekontua – historiako altuena – EAJ-PNVren eta PSE-EEren arteko akordiotik sortu dela, eta Eusko Legebiltzarreko taldeekin negoziatu dela. Aste honetan bertan, Sumarrek eta Alderdi Popularrak aurkeztutako osoko zuzenketak atzera bota dira, eta EH Bildurekin izandako elkarrizketak amaierara iritsi dira azken orduetan, EH Bilduk Gobernuaren proposamen guzti-guztiak baztertu ostean.

"Herriak aurrera jarraitzen du, Gobernuak lanean jarraitzen du, Gobernuak ez du denborarik galtzeko. Eta hilaren 19ko Osoko Bilkuratik aurrera, Jaurlaritzak bere ardurei aurre egiteko eta Euskadi hobetzeko izan dezakeen tresnarik indartsuena izango du: aurrekonturik onena", gogorarazi du Joseba Díez Antxustegik.

Bozeramaile jeltzaleak gogorarazi du negoziazio osoan Jaurlaritzak zintzotasunez jokatu duela. "Hala ere, zalantzak ditugu EH Bilduk gauza bera egin ote duen", adierazi du, "prozedura osoan zehar, non Gobernua EH Bildurekin 7 aldiz batzartu den, prentsaurrekoak egiten aritu dira, komunikabideetan adierazpenak egiten... Eta ez dira komunikabideetan bakarrik egon, zer esan duten galdetu behar diogu geure buruari: Gobernuari 180º-ko norabide aldaketa eskatu diote beren politiketan, seriotasun eta zorroztasun falta leporatu diote, koherentzia falta... Akordio bat bilatzen bada ez dira horrelako adierazpenak egiten".

Interesatu Zaitez