Nerea Ahedok agerian utzi dio Bustinduy ministroari seme-alabak hazteko laguntza txikiagoak planteatzen dituela bere legeetan Euskadirentzat kanpainaurrean agintzen dituenak baino

Gogorarazi du, gainera, kargura dagoen seme-alaba bakoitzeko Yolanda Diazek agindu zuen 200 euroko prestazioa duela urtebetetik aplikatzen dela Euskadin

Nerea Ahedok agerian utzi dio Bustinduy ministroari seme-alabak hazteko laguntza txikiagoak planteatzen dituela bere legeetan Euskadirentzat kanpainaurrean agintzen dituenak baino 19Martxoak
MartxoaK 19 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVko Nerea Ahedo senatariak agerian utzi dio Pablo Bustinduy ministroari seme-alabak hazteko laguntza txikiagoak planteatzen dituela bere legeetan bere alderdi politikoak Euskadirentzat hauteskunde kanpainaren atarian agindu dituenak baino. Gaur arratsaldeko kontrol-saioan, senatari abertzaleak Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta Agenda 2030en ministroari adierazi dio "bitxia" dela Familien Legean aurreikusitako prestazioak, hiru urtetik beherako seme-alabentzat 100 eurokoak, duela bi aste Yolanda Diaz Sumarreko buruak Euskadin kanpainaurreko ekitaldi batean agindutako 200 euroak baino txikiagoak izatea.

Estatuko Gobernuko bigarren presidenteordeak ‘politika publiko desberdinak egitea’ proposatu zuen Bilbon; "EAJ-PNVkoekiko ezberdinak, ulertzen dut", zehaztu du Ahedok, Diazek EAEn ustezko ‘prekarietate eredu’ bat kritikatu zuela gogoraraziz, eta "aurrerakoitzat" jo zituen politikak proposatuz. "Agian ez zekien duela urtebete estreinatu genuela hilean 200 euroko laguntza unibertsala 3 urtera arte, eta 100 eurokoa hirugarren seme-alabentzako 7 urtera arte, edo desgaitasuna duen seme edo alaba batengatik", azaldu du, eta gaineratu du Euskadi dela hori egiten duen autonomia-erkidego bakarra, Nafarroa izan ezik, nahiz eta aurten ez dituen laguntza horiek jaso bere aurrekontuetan. "Ez dakit politika aurrerakoiak egiten ditugun edo prekarietate-eredu bat dugun", adierazi du Yolanda Diazen hitzei erreferentzia eginez, "baina badakit dagoeneko 53.000 familiak jasotzen dituztela Euskadin laguntza horiek".

Azkenik, kritikatu du une honetan Diputatuen Kongresuan tramitea betetzen ari den lege-proiektuak hazkuntza-errenta bat planteatzen duela bere neurrien, eskubideen, bermeen, zerbitzuen eta laguntzen garapena administrazio publiko eskudunen aurrekontu-erabilgarritasunaren mende jartzen duena, hau da, familian eta haurtzaroaren kasuan, autonomia-erkidegoak. "Lege honen arabera, garatuko dute nahi badute edo ahal badute. Hau da, zuek gonbidatu eta beste batzuek ordaindu, ahal badute edo nahi badute. Beteko dela edo beteko ez delako itxaropena sortzen ari zarete, edota tokiaren arabera beteko dela", deitoratu du. "Gu gehiago gara hitz egitekoak agintzekoak baino; jakin nahi nuke zertan geratuko diren benetan zuen promesak", amaitu du.

Interesatu Zaitez