Ortuzarrek Sabin Etxean hartu ditu Units per Avançar alderdiaren ordezkariak, idazkari nagusi Ramón Espadaler buru dutela

Mireia Zarate eta Joseba Aurrekoetxea burukideak ere egon dira Kataluniako alderdiaren ordezkariekin egin den bileran

Ortuzarrek Sabin Etxean hartu ditu Units per Avançar alderdiaren ordezkariak, idazkari nagusi Ramón Espadaler buru dutela 16Uztailak
2018
2018 UztailaK 16 |
EBB

PARTEKATU

OHARRA: Bileraren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Gaur goizean Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari Andoni Ortuzarrek Sabin Etxean hartu ditu Units per Avançar alderdiaren ordezkariak, idazkari nagusi Ramón Espadaler buru dutela Kataluniako alderdi horrek estatu itun baterako proposatzen dituen oinarriak azaldu nahian alderdi politikoekin, enpresaburu elkarteekin, sindikatuekin eta gizarte erakundeekin egiten ari den kontaktuen barruan egin da bilera. Bileran EAJko beste kide batzuk ere izan dira: EBBko idazkari Mireia Zarate eta Antolaketa Ataleko ardura daukan burukidea, Joseba Aurrekoetxea. Bileran Units per Avançar alderdiko kide hauek izan dira: Aberri Kontseiluko lehendakari Helena Isábal, alderdiko lehendakariorde Ignasi Rafel eta Nazioarteko Harremanetarako idazkari Salvador Sedó.

Batzarrak ordu t’erdi iraun du. Solasaldi adeitsua eta onuragarria izan da; EAJk eta Units-ek Euskadiko, Kataluniako eta estatu osoko egoera politikoa eta ekonomikoa aztertu dute, eta batez ere Kataluniaren eta Espainiaren arteko egungo gatazka. Bi alderdiak bat etorri dira uste hauetan: arazo politikoak politika-bideetatik konpondu behar dira eta Espainiako Gobernuak (Pedro Sánchez buru dela) eta Kataluniako Generalitat-ek (Quim Torra buru dela) elkarrizketaz eta adostasunaz baliatuz egin behar diote aurre erronkari.

Interesatu Zaitez