Unai Hualde-k “maneiatuta eta faltsutzat” jotzen ditu UPN eta PPN-ren kritikak EAJ-PNV-ren autogobernu dokumentuari Nafarroari dagokionez

Unai Hualde, EAJ-PNV Napar Buru Batzarreko presidenteak (NBB) maneiatuta eta faltsutzat jo ditu UPN eta PPN berriro ere bere alderdiaren contra isuri dituzten kritikak Euskal Parlamentuko autogobernu txosten barruan aurkeztutako proposamenak direla eta.

Unai Hualde-k “maneiatuta eta faltsutzat” jotzen ditu UPN eta PPN-ren kritikak EAJ-PNV-ren autogobernu dokumentuari Nafarroari dagokionez 09Maiatzak
2018
2018 MaiatzaK 09 |
Nafarroa

PARTEKATU

Hualdek adierazi du “marmotaren egunean gaudela otsailan UPN eta PPN egin zuten manipulazio saioa errepikatzen autogobernu txosten berberaren inguruan. Berriro diogu, orduan bezala, EAJ-PNVk beti argi eta garbi  azaldu duela bere proiektu politikoa  nafarrek eta bere erakunde adierazgarriek demokratikoki une bakoitzean erabakitzen dutenaren errespetutik sortzen dela, eta Vitoria-Gasteizko Legebiltzarreko txostenean egokitutako proposamen  horretan baldintza hori espresuki jasotzen dela.”

NBBeko presidenteak gogoratu du Nafarroari buruzko aipamenak ez duela inongo berritasunik suposatzen, “indarrean dagoen 1979 urteko Gernikako Estatutoan agertzen bait zen jada, eta Carlos I Errege emerituak errubrikatuta azaltzen da. UPN eta PP orain soinekoak urratzen dituzte hain zuzen ere non heldu argudioren ezean Nafarroan euskal mamua elikatzen jarraitzeko”.

Bereizitako gure Foru Erkidegoarekiko errespetua argi nahiko gelditu zen hasieratik, “eta PSN berak azaldu zuen otsailean EAJren dokumentuan atsegin zitzaiona zela nafarren erabakia errespetatu egiten zela, hala nola bere marko instituzionala”. Hala ere gaur, berriro ikusi dugu “Nafarroako sozialistek hain ohituta gaukaten beste azkoin itzuli bat, eta lehen gauza bat esaten zuten tokian, orain aurkakoa defendatzen dute”, epaitzen du Hualdek.

Interesatu Zaitez