EAJ-PNVk eta PSE-EEk Memoria Historikoko politika publikoak bultzatu dituzte Eusko Legebiltzarrean

Taldeek Gogora Institutuari eskatu diote txosten bat egin dezala, frankismoaren biktimak aitortzeko eta erreparatzeko eremuaren premiak identifikatuko dituena, eta arau-tresna berriak garatzeko komenigarritasuna aztertuko duena

EAJ-PNVk eta PSE-EEk Memoria Historikoko politika publikoak bultzatu dituzte Eusko Legebiltzarrean 15Abenduak
2017
2017 AbenduaK 15 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

EAJ-PNVren eta PSE-EEren legebiltzar-taldeek Legez Besteko Proposamena aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean. Helburua da Eusko Jaurlaritzak Memoria Historikoaren alorrean garatzen diharduen politika publikoak ebaluatzea eta, hor oinarrituta, etorkizunean jarduera berriak proiektatzea. Gogorari (Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari) eskatu diote 8 hilabeteko epean txosten bat egin dezala. Txosten horrek, orain arte egindakoan oinarrituta, politika publiko horiek izan ditzaketen premiak zehaztuko ditu. Ekimenak jasotakoaren arabera, txosten horrek “identifikatzen diren beharrei erantzuteko egungo arau- eta erakunde-esparruak dituen gaitasun eta gabeziei buruzko azterketa” eskaini beharko du. Hori dela eta, talde sinatzaileek Gogorari eskatu diote ondorioetan jaso ditzala arau-tresna egokienak antzemandako beharrei erantzuteko, horien barne, Memoria Historikoaren Lege baten egokitasuna eta, hala izanez gero, bere helburu espezifikoak.

Proposamena bultzatu duten taldeen ustez, aurre-diagnostiko hori egitea ezinbesteko baldintza da sakoneko erabakiak eta arau-proiekzioa egiteko. “Azken finean, helburua da erabakien oinarrian gogoeta sakona, fundamentatua eta partekatua egotea; eta ondorioz, Memoria Historikoa bezalako gai garrantzitsuetan, ekiditea presak eta inprobisazioak eragindako bultzadaz jardutea. 

Interesatu Zaitez