Mikel Legardak Zaragozan aldeztu du herriek erreferendum bidez adierazteko duten eskubidea, eta elkarrizketa eta politika aldarrikatu ditu konponbidea bilatzeko tresna gisa

Hautetsien Ezohiko Batzarrean, diputatu jeltzaleak indarraren erabilpena baztertu du eta gaineratu duenez “legeek herri baten gehiengoaren sentimendua adieraztea ahalbidetu behar duten zubia izan behar dute”

Mikel Legardak Zaragozan aldeztu du herriek erreferendum bidez adierazteko duten eskubidea, eta elkarrizketa eta politika aldarrikatu ditu konponbidea bilatzeko tresna gisa 24Irailak
2017
2017 IrailaK 24 |
Kongresua

PARTEKATU

Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaile ondoko Mikel Legardak Zaragozan aldeztu du gaur, herriek erreferendumean adierazteko duten eskubidea, eta elkarrizketa eta politika aldarrikatu ditu Katalunian dagoen gatazka konpontzeko tresna gisa “Kataluniak konponbide politikoak eta elkarrizketa behar ditu,ez poliziaren sarekadarik ” adierazi du.

Legarda EAJ-PNVren ordezkari gisa joan da gaur Aragoiko hiriburuan egin den Hautetsien Ezohiko Batzarrera. EAJko diputatuak legea inposatzeko orduan indarraren erabilera txarretsi du eta zentzu berean gaineratu duenez “legeak ezin dira herri baten gehiengoaren sentimendua giltzapetuko duten hormak izan, sentimendu horiek adierazteko zubia izan behar dute”.

Halaber, eta EAJ-PNVk gaur Forondako zelaietan Alderdi Eguna ospatzen ari direla gogora ekarriz esan duenez “Euskadi eta Katalunia nazio dira, eskubide politikoak dituzte, etorkizunean izan nahi duena erabaki ahal izatea merezi duen herri bana dute eta hautestontzietara deitzeko gaitasuna duten erakundeak dituzte”. Ildo beretik esan duenez “Kataluniak entzuna izan behar du” eta Espainiako gobernuak urriaren 1erako deitu den erreferenduma eragozteko hartu dituen neurriak gaitzetsi ditu.

“Alarma argiek aspalditik daude piztuta Katalunian, eta ez zaie kasurik egin. Eta orain, kataluniar herriak bere iritzia adierazi nahi du hautestontzietan eta erreferendum bidez. Egin dezatela urriaren 1ean, eta herriek adierazteko eskubidea izan dezatela. Printzipio hauen defentsak eta gaur izenpetuko dugun adierazpenean azalduko diren baloreekiko konpromisoak EAJ-PNVren babesa izango dute beti” amaitu du diputatu jeltzaleak.

Interesatu Zaitez