Emakumez osatutako bederatzi talde hurbilduko dira Amorebieta-Etxanoko Haizetara jaialdira

Aurtengo edizioa emakumeengan pentsatuta antolatu da, emakumeek kaleko arteetan duten presentzia indartzeko eta ikusarazteko

Emakumez osatutako bederatzi talde hurbilduko dira Amorebieta-Etxanoko Haizetara jaialdira 15Ekainak
2017
2017 EkainaK 15 |
AMOREBIETA-ETXANO

PARTEKATU

Emakumez, batez ere, osatutako nazioarteko bederatzi talde hurbilduko dira fanfarreen, banden eta kaleko musikaren Haizetara nazioarteko lehiaketaren hamabigarren edizioan parte hartzeko. Jaialdia Amorebieta-Etxanon ospatuko da ekainaren 23tik 25era. Aurtengo edizioa emakumeengan pentsatuta egin da, emakumeek kaleko arteetan duten presentzia indartzeko eta ikusarazteko.

Musika-jaialdia, kaleko musikari begira, nazioartean hobekien finkatuetakoen artean dago jada, eta Amorebieta-Etxano herrialde eta hiri ezberdinetako taldeekin beteko du hiru egunez; besteak beste, Belgika, Japonia, Frantzia, Danimarka, Erresuma Batua eta Argentinatik etorriko dira. Horrez gain, ez dira faltako Madril, Katalunia eta Euskaditik bertatik etorritako bandak.

Jaialdiaz gozatzeko aukera izango duzu Amorebieta-Etxanoko kaleetan ekainaren 23ko, ostirala, 19:00etatik ekainaren 25eko, igandea, 13:00etara, eta lehiaketa itxura izango du. Bertan, talde parte-hartzaileek sari ezberdinak jasotzeko aukera izango dute, bai epaimahaiak banatuko dituen bandarik onenaren saria (10.000€) eta instrumentistarik onenaren saria (1.000), bai herritarrek bozkatuta emango den ikusleen saria (4.000€).

Lehiaketa-jaialdia antolatzen den egunetan, lau gastronomia-gune jarriko dira Amorebieta-Etxanoko hainbat plazatan. Agertoki horietan honako hauek joko dute: Pas de Soir Chéri (Belgika), The Dawlins (Madril), Tokyo Brass Style (Japonia), Wonder Brass Band (Frantzia), Bluenette Sisters & the Seamen Orchestra (Danimarka), Tell Tale Tusk (Erresuma Batua), Fanfarre Sugarri (Euskadi), Balkan Paradise Orchestra (Katalunia) eta Las taradas (Argentina).

Jarduera osagarriak

Haizatera jaialdian musika-emanaldiak eskainiko dira, baina gainera, egun horietarako antolatutako zenbait jarduera osagarri egingo dira, hala nola Guça (Serbia) eskualdeko “Urrezko tronpeta” jaialdiari buruzko “Balkaneros” argazki-erakusketa. Honako hauek ere erakusketa antolatzen lagundu dute: Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioko Antropologia Museoa eta Bosniako Serbiar Errepublikako enbaxada. Erakusketa Zelaieta Zentroan egongo da ikusgai.

Bestalde, bi jam-session antolatu dira (ekainaren 23an eta 24an, 23:00etan) Harrison hotelaren terrazan. Girls Band emakumeen laukotea arduratuko da emanaldiaz, eta Elsa Lizundia saxofonista bizkaitarra izango da burua.

Foru Aldundiak eta Amorebieta-Etxanoko Udalak babestutako programa dugu, baina tokiko txokoen, entitateen eta enpresa pribatuen laguntza izango dute.

Haizetara

Haizetara jaialdia duela hamar urte jaio zen Amorebieta-Etxanoko Udalaren eskutik eta asteburu batean ospatzen da, San Juan egunetik gertu. Herriko artxibo historikoetan jasota dagoenaren arabera, San Juanetan musika kalean bizi-bizi egoten zen.  Jaialdi honetan Udalak XX. mende hasieran musika eta San Juan sua lotzen zituen jai-giroa berreskuratu nahi du. Honek berebiziko garrantzia izan zuen batez ere 1913. urte inguruan. 

Herrikoak eta eskualde osokoak erakarri nahi ditu Haizetara jaialdiak. Musikaren arloan dabiltzanei ere zuzenduta dago, jaialdiaren bidez munduko beste leku batzuetan kaleko musika-taldeek zer egiten duten ezagutzeko eta azken joerak eta joera berritzaileak ezagutu ditzaten.

Interesatu Zaitez