Urkulluk, Ortuzarrek eta Mendiak Legebiltzarrean sinatu egin dute koalizio gobernua eratzeko akordioa

EAJ-PNVren Aberri Batzarrak eta PSE-EEren Batzorde Nazionalak aho batez onetsitako koalizio akordioa sinatu dute astearte honetan

Urkulluk, Ortuzarrek eta Mendiak Legebiltzarrean sinatu egin dute koalizio gobernua eratzeko akordioa 22Azaroak
2016
2016 AzaroaK 22 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Iñigo Urkullu, Lehendakariak eta lehendakaritzarako hautagaiak; Andoni Ortuzar, EAJ-PNVko EBBren presidenteak; eta Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusiak; astearte honetan sinatu egin dute EAJ-PNVren Aberri Batzarrak eta PSE-EEren Batzorde Nazionalak aho batez onetsitako koalizio akordioa.

Sinadura Simon Bolivar mahaian sinatu da, hau da, Bizkaiko Bolibar herriko Simon Bolibarren Jauregi-etxetik ekarria. Legebiltzarreko solairu horretan, Eusko Legebiltzarrak zenbait artelan dauzka bere egoitza nagusia apaintzeko eta Erkidegoaren arte-ondarea aberasteko. Horiez gain, hain zuzen ere, Legebiltzarreko presidente izan diren gizon zein emakume ororen margolanak eskegita daude.

Interesatu Zaitez