Bildarratzek komunikabideen fokuetatik alde egin eta programen inguruan lan egitea eskatu du

Senatuko EAJ-PNVren bozeramailearen iritziz, hauteskundeak errepikatzea “arduragabekeria handia izango litzateke; hiritarren borondatearekin jolastea”

Bildarratzek komunikabideen fokuetatik alde egin eta programen inguruan lan egitea eskatu du 02Otsailak
2016
2016 OtsailaK 02 |
Senatua

PARTEKATU

Jokin Bildarratzek “taktikak alde batera utzi eta hiritarrengan pentsa” dezatela exijitu die Gobernua osatzeko ardura duten alderdi politikoei. Goi Ganberan jeltzaleen bozeramaile denak Kongresuan ordezkaritza handiena duten Taldeak alderdikerietan ari direla nabarmendu du, eta horregatik eskatu die “komunikabideen fokuetatik alde egin eta modu sakonean lan egin dezaten programen inguruan, jendeak dituen beharrizanak konpontzeko planteamendu errealen alde”.

EAJren jokabideari dagokionez, Bildarratzek berriz ere gogora ekarri du alderdi jeltzalea erosoago egongo litzatekeela “gure sentsibilitateak kontuan hartzen dituen edozein formularekin: hain zuzen ere, Rajoyk aztertu ere nahi izan ez dituen sentsibilitateak. Lehendakaria bost aldiz elkartu da berarekin eta denetan isiltasuna izan da erantzuna, horregatik dugu Alderdi Popularraren aukeraren aurkako jokabide argia”.

Hori dela eta, senatariaren hitzetan, “egunetik egunera nabarmen geratzen da Alderdi Popularraren bakardadea. Beste alderdi guztioi harrokeriaz betetako legegintzaldia eskaini digute”. Egoera honen aurrean Bildarratzek zera eskatu dio Alderdi Popularrari: “Herrialde arduraz jokatu eta erraztu dezala alderdi batzuek konplizitateak bilatzea, hiritarrek behar dituzten soluzioak bila ditzaten”.

Hauteskundeak errepikatzeko aukera dela eta, ordezkari jeltzaleak hori “arduragabekeria handia” izango litzatekeela iritzi dio, eta “hiritarren borondatearekin jolastea” ere bai. Horrez gain, balizko aukera hori “legez kanpokoa izan beharko” litzatekeela aipatu du “modu kolokialean”. EAJren bozeramailearen esanetan, “hiritarrek eman dute euren hitza, eta orain alderdioi dagokigu irtenbidea ematea, eta Alderdi Popularrari, borondate hori badu, aukera hori erraztea”.

Legegintzaldi honetako lehen bozeramaileen batzordearen ostean egin ditu  adierazpenok Bildarratzek, eta bertan Goi Ganberako batzar aretoko eserlekuen banaketa atzeratzea erabaki dutela jakinarazi du. “Alderdi Popularrak bere gehiengo oso mugiezina planteatu du, baina beste Taldeok adostasunetako borondatea dugu; hortaz, zumeak baditugu baina PPren borondatearen pentzu gaude, antza denez, ez duen borondatearen pentzu”.

Interesatu Zaitez