EAJ-PNV-k eskualdearen zerbitzura jarri du Lea Artibai hazi araztera datorren lantaldea

Markina-Xemeinen aurkeztu dira gaur arratsaldean EAJ-PNV-k maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan eskualderako proposatuko dituen 10 hautagaiak. Herri bakoitzak bizi duen errealitateak beharko dituen pertsonak izango dira eta herritarren parte hartzea bideratzeko prest daude.

EAJ-PNV-k eskualdearen zerbitzura jarri du Lea Artibai hazi araztera datorren lantaldea 13Martxoak
2015
2015 MartxoaK 13 |
Bizkaia

PARTEKATU

EAJ-PNVk Markina-Xemeinen aurkeztu ditu gaur arratsaldean Lea Artibai eskualdeko herrietarako proposatuko dituen alkategaiak: Kontxi Artaetxebarria (Aulesti), Pedro Mari Balenziaga (Berriatua), Jesús Iriondo (Etxebarria), Garbiñe Sáenz de Buruaga (Ispaster), Koldo Goitia (Lekeitio), Andoni Malaxetxebarria (Markina-Xemein), Jesús Mª Anakabe (Mendexa), Jabier Artaetxebarria (Munitibar), Mª Dolores Etxano (Ondarroa) eta Ion Ander Barruetabeña (Ziortza-Bolibar) dira herri bakoitzeko uri batzarretan aukeratu diren emakume eta gizonak, maiatzaren 24an ospatuko diren udal hauteskundeei begira.

“Eskualdearen zerbitzura jarri nahi dugu Lea Artibai hazi arazi nahi duten emakume eta gizonek osatutako talde hau" horrela aurkeztu ditu Jesus Lekerikabeaskoa Batzar Nagusietarako Busturia-Uribeko barrutiko hautagaiak, hautagaitzaren izenean, talde jeltzaleak osatzen duten emakume eta gizonak. "Hemen daude, zuen aurrean, diren moduan, pertsona apalak; herriak sentitzen eta maite ditugun pertsonak, herritarrentzat lagungarri izan nahi dugunak", esan du. Lekerikabeaskoak Alderdiak aukeratu dituen emakume eta gizon guztien esperientzia, profesionaltasuna eta konpromisoa azpimarratu nahi izan du: "EAJ-PNV-k Lea Artibairen alde egiten duen apustua da; onena. Denek dute esperientzia udal kudeaketan, batzuk alkatetzan eta gehienak zinegotzi lanetan. Denek dute harremana administrazioarekin. Eta guzti-guztiak prest daude eta prestakuntza egokia dute aurrean ditugun lau urteei aurre egin ahal izateko”, esan du Lekerikabeaskoak.

Era berean ezarri du enplegua, suspertze ekonomikoa, etxebizitza eta gizarte zerbitzuak direla datozen urteotan izango dituzten erronka nagusiak. Hori bai, "Lea Artibaiko herritarren ongizatea hobetzera bideratuta". Azken legegintzaldi honetako lau urteotan "ikusi dugu Bilduren ereduak ez duela balio izan gobernatu duten udalerrietako herritarren bizimodua hobetzeko. Alderantziz, gero eta arazo gehiago izan dira eta, konpondu beharrean, arazoak gaiztotu egin dira", kritikatu du. "Horregatik gaude gaur hemen, gure kudeaketa eredua aurkezteko, gure bidea, herritarrekin batera ibili nahi dugun bidea, pertsonak direlako gure jardunaren helburu nagusia, sigla eta ikurren gainetik". "Hemen dagoen lantaldea izango da Lea Artibaiko etorkizuna eraikiko duena. Gezurrik gabeko etorkizuna, herri bakoitzaren beharretara egokitua, herritarren parte hartzera irekia. Etorkizun erreala".

Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidenteak bere hitzen bidez hautagaiei eta lan taldeei eskertu nahi izan die beren jarrera eta "Lea Artibai, Bizkaia eta EAJ-PNV-rekin" hartu duten konpromisoa. "Politika bere gorenean ez dagoen aldi honetan, zuek aurrerako pausua eman duzue eta etorkizunerako egitasmoa, eskualderako egitasmorik onena babestea erabaki duzue”. Bizkaiko jeltzaleen buruak azpimarratu nahi izan du "ahalegin guztiak norabide berean" egiteak duen garrantzia "Bizkaia moduko herrialdean eta Euskadi moduko herrian egoteak ematen dizkigun sinergiak eta onurak baliatuta".

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaiak herri hautagai guztiak gonbidatu nahi izan ditu iragan igandean Mundakan sortu zen olatura igotzera. "Ilusioa eta aldaketa dakarren olatua da", esan du. Rementeriak bertaratu guztiei eskatu die senide eta lagunei azaltzea "EAJ-PNV-k Bizkaia osorako duen egitasmoa". "Ilusioz betetako egitasmoa, enpleguan eta jarduera ekonomikoan oinarritua, gizarte sarea mantentzeko egitasmoa, baina iruzur fiskalik edo sozialik gabe, eta 0,0 politikarekin. Zero irain, zero joko zikin", azpimarratu du.

Interesatu Zaitez