Senatuko EAJk ohartarazi du Ébolak sortutako egoeraren aurrean Estatuko Gobernuak erantzukizunik ez duela hartzen eta autokonplazentzia erakusten duela

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak bere harridura eta atsekabea erakutsi du Madrilgo Carlos III ospitalean Ébola kutsadurak sortutako egoera larria gainditu ostean Estatuko Gobernuak ez duelako inolako erantzukizunik hartu eta autokonplazentzia erakutsi duelako.

Senatuko EAJk ohartarazi du Ébolak sortutako egoeraren aurrean Estatuko Gobernuak erantzukizunik ez duela hartzen eta autokonplazentzia erakusten duela 30Urriak
2014
2014 UrriaK 30 |
Senatua

PARTEKATU

Gobernua kontrolatzeko asteon egiten ari den Osoko Bilkuran José María Cazalisek Osasun, Zerbitzu Sozial eta Berdintasuneko Ministerioak adituen batzorde independente bat sortzeko asmorik duen galdetu dio Ministroari Ébolarekin oraintsu bizi izandako krisiaren eta bere gestioaren alderdi guztiak aztertzeko, etorkizunean sortu ahalko ziren antzeko larrialdi egoeren aurrean hobea izan dadin.

Senatari bizkaitarraren arabera, profesionalekin, eta ez politikariekin, osatutako adituen batzordea sortzea derrigorrezkoa da lan hau ikuspegi zientifiko, inpartzial eta kritikotik egin behar delako. Hauek gertatutakoa aztertu beharko lukete eta puntu ahulak, egindako akatsak eta hobetzeko proposamenak jasoko lukeen txosten bat egin, senatariaren iritziz, sortu daitezkeen balizko kutsaduren aurrean prebentzioa eta erreakzio tresnak hobetzea eta optimizatzea derrigorrezkoa delako, Ébola izurritea ez delako desagertu eta gaixotasunak berriz ere eragin dezakeelako Espainiako pasaportea duten herritarrengan, Estatu barruan zein kanpoan. Izan ere, Cazalisek berretsi duenez, beharrezkoa da arazoari bere sorlekuan aurre egitea, izan ere, nahiz eta gaia Estatu espainoleko komunikabideetatik desagertu den kutsatu zen erizainak Osasunaren Munduko Erakundeak ezarritako osatze irizpideak bete zituelako urriaren 21ean, hurrengo lau egunetan, 22tik 25era bitartean, Afrikan beste 230 kasu berri antzeman ziren, horietako bat Malin, eta 54 pertsona hil ziren.

Ordezkari jeltzaleak Estatuan krisia zelan kudeatu zen ere kritikatu du, bai kaltetutakoak nortzuk izan diren jakiteko neurriak ez direlako behar den moduan gauzatu, bai emandako tratamendu informatiboa ez delako aproposa izan, horren eraginez populazioaren artean alarma eta beldurra alferrik handituz behin baino gehiagotan. Bi arrazoi horiengatik erantzukizunak hartzea eskatu dio Estatuko Gobernuari, egun askotan ez zuelako informazio serioa, egiazkoa eta bateratua eman, baita komunikabideei ere, informazioa autokontrolik gabe eman dutelako.

Senatari bizkaitarrak defendatu duenez, egindakoa aztertu eta hobetzea ez ezik, erantzukizun politikoak edo bestelakoak identifikatzea derrigorrezkoa da, eta haiei aurre egitea hala badagokio. Erantzukizun horien artean politikoak daude, Gobernuak krisia kudeatu duen moduagatik, eta Gobernu osoak, Osasun, Zerbitzu Sozial eta Berdintasuneko Ministerioak edota inplikatuta izan diren beste Ministerio eta erakundeek egin duten kudeaketa sanitario eta sozialarengatik.

Interesatu Zaitez