Dana emon behar jako maite dan askatasunari

Hainbeste urte ixilpean eta burubelarri alderdi eta herri honen alde lan egin daben nagusien omenaldia helburu nagusi izanda, pasa dan ekainaren 30ean ospatu egin genduan 2012ko Alderdikide Eguna.

Alderdikide 26Uztailak
2012
2012 UztailaK 26 |
Berria

PARTEKATU

Izan ziralako gara eta garelako izango dira. Urtero bezala alderdikideak batu eta une goxoak igarotzeko aukera eman euskun egunak. Lan egiteko gogoak berpizteko balio izan jakuna eta geure jendeagaz harro egoteko momentua. Hurrengo hilabeteetan lanean gogor jarduteko indarrak hartu genduzan, esan behar baita, gagozan urtean Leioako Euzko Alderdi Jeltzaleak bere 100. urteurrena beteko dauala. Honekin batera, Iñigo Urkullu lehendakari bilakatzeko helburua izanda, lanean gogor jardun beharko dogu.


Interesatu Zaitez