CANDIDATA AL PARLAMENTO VASCO POR GIPUZKOA

Olatz Peón

Olatz Peon Ormazabal naiz, tolosarra, 50 urte ditut eta 4 alaben ama naiz. Gizarte Lagingintza ikasketak egin nituen EHUn eta betitik izan dut gizarte alorreko gaiekiko eta bereziki zaurgarritasun egoeran dauden pertsonekiko begirunea.

Olatz Peón

Urteak daramatzat Herrigintzan, gure herriaren alde lanean, zinez sinesten dudalako gure herrian, politikan eta Eusko Alderdi Jeltzalean. 2007-2011 legealdian Tolosako alkateorde eta tolosaldeko Mankomunitateko presidentea izan nintzen.

Azken bi legealditan berriz, Tolosako alkatea izateko ardura eta erronkari eutsi diot, guztientzat eta guztien alde lan egiteko konpromisoarekin, gure herriak aurrera egiten jarraitu dezan, etorkizuna herritarrekin eraikitzeko helburuarekin, herrigintza, elkarlana delako.

Herritarrengandik gertu egoteari garrantzia berezia ematen diot, herritarrekin zintzo jokatzeko konpromisotik, kudeaketa eraginkorra oinarri hartuta.

Iñigo Urkulluk Eusko Jaurlaritzaren gidaritzapean azken urteotan egindako lanari esker egun gizarte parekideagoa, orekatuagoa, jasangarriagoa eta oinarrizko gizarte zerbitzuak bermatua dituena dugu, eta egungo gizarte ongizate sistema mantentzeko eta hobetzeko gure alderdia, Iñigo Urkullu, da berme bakarra.

Aukerarik gabeko osasun larrialdi egoera honetan, gure herriak jakin du aurre egiten, eta orain, ziurtasuna eta segurtasuna, kudeaketa eraginkorra behar ditugu eta horixe da Iñigo Urkulluk denbora honetan erakutsi duena.