Olatz Peon

Olatz
Peon

Komunitateari eskainitako zerbitzuaz eta talde-lanaz konbentzitutako emakumea, Olatz Peon Ormazabalek (Tolosa, 1969) politika gertuko kudeaketatik ulertzeko duen modua Diputatuen Kongresura eraman nahi du. Tolosako alkatea eta Gipuzkoako batzarkidea izan zen, eta gaur egun Eusko Legebiltzarreko EAJ-PNVren Talde Parlamentarioko kidea da, Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordeko presidentea, Kultura, Euskara eta Kirol Batzordeko presidenteordea eta Euskararen Aholku Batzordeko Legebiltzarreko ordezkaria ere izanik. Gizarte Lanean diplomatua, ezkonduta dago eta lau alaba ditu, eta irakurtzea eta kirola egitea gustatzen zaio, batez ere mendian.