Opinión
03Julio
2005
03 |
Opinión

Elebitasun mota asko

Opinión
Julio 03 | 2005 |
Opinión

DEABRUAK ez zuela euskararik ikasi, entzuna nuen. Zeru-lurretako hizkuntza guztien jabeak ez dakienik, ez nuen aditu. Ibarretxek Jainkoari ulertzen ez duen euskaran zin egin diolako haserre dira Maria San Gil filologo hiruhizkuntzaduna eta inperioko hiribururainoko guztiak. Beldur dira, nonbait, Jainkoak ulertu ez dion zina lehendakariak ez ote duen beteko. Joseba Egibarrek Eusko Legebiltzarreko jardunaldiak erabat euskaraz egin zituelako ez dira haserretu. "Zenbat eta ikus-entzule gutxiagok ulertu, euretzat okerrago eta guretzat mesede", pentsatu dute, noski.

 

COMPARTE