Opinión
31Marzo
2005
31 |
Opinión

Bereizgarria

Opinión
Marzo 31 | 2005 |
Opinión

Opinión

Argia


Jose Luis Rodriguez Zapaterok «Europan eta mundu osoan» defendatuko omen du euskara. Patxi Lopezek gure hizkuntza munduz mundu «bultzatzeko eta esportatzeko» erakundea sortuko omen du lehendakari bihurtuz gero. Baina Nafarroa ez dago, nonbait, munduan. Horren susmoa bagenuen aspaldi handitik. Jose Luisen eta Patxiren alderdikideek baieztatu berri digute. Sozialista nafarren aburuz, Nafarroaren «bereizgarria» ez da ez Forua, ez Sanferminak ezta San Frantzisko Xabierren beso usteldu gabea ere. Chivitek zuzentzen duen alderdiaren iduriz, Nafarroaren bereizgarria zer eta abenduaren 14ko 18/1986 Foru Legea da, Euskarari buruzkoa.

Paradisuan bizi omen gara nafar euskaldunok, eta ez ginen ohartuak. Euskara erkidego honetan «normalizatutzat» jotzen du PSNk. Orain, bizikidetzan «perfekzioa» lortzea da kontua. Bi huskeria eta tira, bertze hogei urteren buruan mintzatuko gara berriz. Erran gabe doa zenbat poztu dituen UPNkoak PSNren jarrerak. Baina Foru Jauregiko maizterrek, Chivitek eta enparauek ez bezala, ez dute errealitatea edertu beharrik. Euskara normalizatua? Adar jotzerik ez. Argi eta garbi erran dute asteburuko kongresuan: «euskararen normalizazioa normalizazio politikoari lotua da». Bizkartzainekin dabiltzan bitartean, beraz, jai. Eskertzekoa da lotsagabekeria. Batzuk aspaldi jabetuak ginen bi gaiak, tamalez, ez zeudela elkarrekin hain urruti. Ez, ordea, inoren doktrina idatzia bilakatzeraino: biolentzia, hizkuntz politika jakin baten berme. Irrikitan nago jakiteko zer iritzi duten hau guztiaz Zapaterok eta Lopezek.

COMPARTE