Opinión
13Febrero
2005
13 |
Opinión

Konstituzioa, hesi ala zelai zabal?

Opinión
Febrero 13 | 2005 |
Opinión

Mikel Atxaga

Opinión

Deia


EGIA DA «ez da plan Ibarretxerik». Ez Espainiako Kongresuak ukatu duelako, Mª Teresa F. de la Vegak dioen bezala, Eusko Legebiltzarrak bere egin zuelako baizik. Espainiako Kongresuak Eusko Legebiltzarraren egitasmoa baztertu du, beraz, ez Ibarretxeren plana. Eta mila aldiz ukatuko eta baztertuko balu ere Estatutu Politiko Berria, Euskadiko gehiengoak onartua, bizirik izango litzateke. Debekuak, gainera, indartu egin ohi du debekatutakoa. Zenbat eta gehiago eragozten zaigun geure etorkizuna geuk erabakitzea orduan eta sendoago eta sutsuago aldarrikatuko dugu geuk erabakitzeko eskubidea. Ihes egiteko joerarekin, zentrifugazioarekin, da kezkaturik Felipe Gonzalez. Dena erdira pilatu nahiaz, zentripetazioarekin, kezkatu beharko lukete nazionalista espainol guztiek, jokabide horrek sortzen baitu katalan, gallego eta euskaldun askorengan ihes egiteko gogoa.

Abertzale baten helburua bere buruaren jaun eta jabe izatea da. Hala ere, Espainian jarraitzeko egitasmo bat onartu dugu Eusko Legebiltzarrean. Euskaldun askok, joan deneko 200 urteotan, Espainiarekin dugun ondoeza sendatzeko egitasmoa eskaini dugu. Euskal Herria Herri dela onartzea eskatzen dugu horretarako. Hain zuzen, horixe ukatzen zaigulako da 200 urteotako gatazka. Espainiak euskaltasuna ukatu eta espainoltasuna ezarri nahi digulako, irentsi egin nahi gaituelako, dugu ezinkonpondua. Berdinetik berdineko harremanak nahi ditugu. Eta hori lortzen ez den bitartean alferrik ukatuko da Eusko Legebiltzarrak onartu duen egitasmoa. Onez oneko konponbiderik nahi baldin bada Estatu Politiko Berriaren bidetik abiatu beharko da.

Legeak gauza asko debekatu eta ukatu ditzake. Baina debekatu eta ukatu arren ez dira desagertzen eta hiltzen. Harrigarria da, PPk eta PSOEk Espainiako eta Europako Konstituzioak hesi eta mehatxu gisa nola erabiltzen dituzten elkarbitzarako eta bakoitzaren nortasunaren garapenerako zelai zabal bezala erabiltzeko ordez.

COMPARTE