Itxaso Atutxa: “Harrigarria da PPk Udal Legeari uko egin izana, ekainean bertan ados zegoela kontuan hartzen badugu"

Itxaso Atutxa EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak baieztatu duenez, harrigarria da PPk eta Arabar Aldundiak Udal Legeari uko egin izana, iragan ekainean akordio batetara heldu zirela kontuan hartuta. "PPk Ekainean onartzen zuena zergatik ez ote duen orain onartzen argiago adierazi ezik, ez dugu ulertuko" azaldu du.

Itxaso Atutxa: “Harrigarria da PPk Udal Legeari uko egin izana, ekainean bertan ados zegoela kontuan hartzen badugu 01Irailak
2014
2014 IrailaK 01 |
BBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan Bizkaiko EAJ-PNVren buruak baieztatu du "harritu" egiten duela PP alderdiak Udal Legearen egitasmoari uko egin izanak, zirriborroa bera, "hilabete luzeetan eta alderdi politiko guztien artean" eta erakunde ezberdinen artean garatu izan dena, "lan eskergaren fruitua" denean.

Zentzu berean azpimarratu du Arabako Aldundiak alegazioak aurkeztu dituela eta azken testuarekin ados zegoela. "Harritu itxura handiarekin   eta  jarrera ezkorrarekin egin du, eta guri, EAJ-PNVri, Herri honen forutasuna ezabatzeko nahia egotziz" .

"Ados zeuden Arabako Aldundia  eta Laura Garrido bera, azken honek negoziaketetan parte hartu izan duelarik" azpimarratu du Atutxak.

Euzko Alderdi Jeltzaleko burukideak gaineratu duenez "lege honen gauza on bat izan da  arrazoi batzuengatik edo besterengatik Udal Legerik izan ez dugun 30 urte hauen buruan, orain arte eman ez den adostasunarekin egindako legea lortu  dela".

Horregatik esan du   PPrik gabe ere  "Legea onartzeko moduko gehiengoa" egongo litzatekeelarik ere, alderdi horrek "argiago azaldu beharko" duela "ekainean adostu zutena zergatik ez ote duten orain adosten", bestela "ez dugu ulertuko" .

"Ez du inolako zentzurik" adierazi du Atutxak  ekainean legea "adostuta" zegoela gaineratu ondoren. "Beren alegazioak aurkeztuta eta onartuta zeuden" esan du. "Ez dakit uda honetan PPren baitan zer gertatu ote den" amaitu du .

Interesatu Zaitez