Hezkuntzan akordioa lortu izana ospatu du EAJ-PNVk: “Euskadi martxan dago”

Joseba Díez Antxustegik, Erakunde Politikako burukide eta Eusko Legebiltzarrean talde jeltzalearen bozeramaileak EAJ-PNVk elkarrizketa eta akordiorako erakutsi duen gaitasuna balioetsi du, atzo bertan atzerriko unibertsitate tituluen homologazioaren inguruan iragarri zen akordioarekin ere agerian geratu den zerbait

Hezkuntzan akordioa lortu izana ospatu du EAJ-PNVk: “Euskadi martxan dago” 10Maiatzak
MaiatzaK 10 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Joseba Díez Antxustegik, Euzkadi Buru Batzarrean Erakunde Politikako burukide arduradunak, bart gauean Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin sindikatu gehienekin adostutako akordioa balioetsi du. “Oso balorazio positiboa ematen diogu akordioari, Euskadin Hezkunta sistemaren hobekuntza erdigunean jartzen duelako”. Lortutako akordioaren ardatz nagusia da langileriaren eta ikastetxeen baliabideak areagotzea, ikasleen emaitza akademikoak hobetzera begira. Akordiotik kanpo geratu da ELA sindikatua. “ELAk jarraitzen du konfrontazio eta desgaste estrategia lehenesten, bakarrik eta isolatuta geratu da, euskal hezkuntza sistema hobetzea ekarriko duen akordio on batetik kanpo geratu delako”, kritikatu du  Díez Antxustegik.

“Akordio honek era berean erakusten du Euskadi martxan dagoela. Aurrekontu bat dugu, zergen berrikusketa onetsi dugu EAEko hiru Luralde Historikoetan, akordioa lortu da Ertzaintzako sindikatuekin, orain hezkuntzako sindikatuekin, eta lanean jarraitzen dugu osasun ituna adosteko. Euskadi martxan dago eta aurrera egiten jarraitzen dugu”, laburbildu du.

Adierazpen hauek eman ditu EHU-UPVren kanpusetik, eta bertatik eman die erantzuna hedabidetatik egin dizkioten galderei. Eusko Legebiltzarreko bozeramaile jelzaleak  EAJ-PNVk solaskidetza, negoziaketa eta akordiorako erakusi duen gaitasuna aldarrikatu du, atzo bertan Unibertsitateen sailburuak iragarri zuen akordioarekin ere egiaztatuta geratu dena. Atzerriko unibertsitate tituluak homologatzearekin  batera “200tik gora pertsonaren egoera desblokeatu da”. Antxustegiren hitzetan “autogobernua arazo zehatzak konpontzeko eta aurrera egiten jarraitzeko tresnarik onena dela erakusten duen beste adibidea”, berretsi du.

Interesatu Zaitez