Nazio gutxiengoen alde Europaren jarrera aktiboagoa eskatu du Izaskun Bilbaok ,federalismoa indartzea helburu

EAJ-PNV-ren eurodiputatu Izaskun Bilbao Barakandicak Europar Batasunari eskatu dio jarrera aktiboagoa izan dezala europar nazio gutxiengoen eskubideen alde.

Nazio gutxiengoen alde Europaren jarrera aktiboagoa eskatu du Izaskun Bilbaok ,federalismoa indartzea helburu 24Apirilak
2015
2015 ApirilaK 24 |
EBB

PARTEKATU

Bilbaok parte hartu du gaur Sabino Arana Fundazioak eta Europar Demokraten Institutuak europar eraikuntza prozesuan nazio errealitate ezberdinek izan dezaketen egoera aztertzeko antolatu duten mintegian.

Europar eurodiputatuak uste du "Aniztasunean Elkartuta" goiburua ere badela aurrera egiteko tresna, Europa Federala eraikitzeko metodoa eta gutxiengo nazionalen giza eskubideak errespetatuak izateko berme gisa "eta horixe da Europar Batasunaren Tratatuaren bigarren artikuluan jasotzen den zerbait" esan du. Aukera ere bada politikan aplikatzeko erakunde eta elkarteak eraginkor egiten dituen berrikuntza printzipioa .

Bilbao Barandicak azpimarratu duenez, arrazoi demokratiko eta ekonomikoengatik eta bere antolaketari begiratuta, nazio estatuak iraungitze data jarrita dauka, eta hurbiltasunaren aldeko apustua egin du garapen eta kohesio eragile den neurrian. Horregatik "Europa benetan federala behar dugu, errealitate honi erantzungo diona. Horregatik, Euskadi,Cataluynya eta Eskozia moduko errealitateek ez dute bilatu behar estatu zaharrak gehiago ez direna izatea". Lan horretan, ideia eta aurreiritzi zaharrak baztertzeko deia egin du eta bidean erreferentzia esanguratsuak kontuan hartzea, besteak beste Francisco Javier Landabururena. Bilbao Barandicaren esanetan "aitzindaria" izan zen "Euskal herriaren kausa" izenburupean egin zuen liburuarekin

Prozesu hori berme osoz garatu ahal izateko eskatu du "europar legeri loteslea, kontrol demokratikoa eta adierazpen eta deklarazio gutxiago, halako gaien inguruan etika baino, estetika zaindu nahi dutenen aldetik ”.

Marc Guerrero i Tarragó eurolegebiltzarkide catalunyarrak ekitaldi berean esan du beharrezko jotzen duela "gure burua berriro asmatzea" eta "benetako iraultza egitea, behar bezala aurrera egitea eragozten diguten joera ezkorrei buelta emateko" .

“Europa bere historiako funtsezko une bat bizitzen ari da. Bizi gaituzten garai global hauek dakarzkiguten aldaketak ez zitzaizkigun burutik ere pasatzen orain dela egun gutxi” esan du, jardunaldiaren inaugurazio-hitzaldian, Marc Guerrero i Tarragó kataluniar europarlamentariak, zein aldi berean Europaren aldeko Liberalen eta Demokraten Aliantza alderdiko (ALDE party) presidenteordea ere bai baita.

Ildo horretan, europarlamentari konbergentziakideak (CDC) erantsi du ere “bizi garela iraganeko balioek eta instituzioek eta abiadura bizian datorren etorkizun bateko ziurgabetasunek urratutako gizarte batean”. Behar da benetako iraultza bat, oraingo joera negatiboak alderantzikatzeko. Halako agertoki batean, bada, europar nazioen itzartze bat gertatzen ari da. Europak erantzun egokia eman behar dio une berri honi. Jarrera ausarta eta mentalitate irekia beharko ditugu”.

Elkarraldira ia berrogei aditu bildu dira, Europar Zuzenbide katedradun, abokatu, magistratu, politikari eta beste; besteak beste, Andoni Ortuzar, EAJ-PNVren EBBko lehendakaria eta Europar Demokraten Alderdiko (EDA-EDP) presidenteordea; Flaminia Baffigo, IEDeko koordinatzailea; Izaskun Bilbao Barandica, europarlamentaria; Jaume Renyer, Zuzenbidean doktorea eta Universitat Rovira i Virgiliko irakaslea; Xabier Ezeizabarrena Zuzenbidean doktorea eta UPV/EHUko Ingurumen eta Administrazio Zuzenbideko irakaslea eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Publikokoa; Johan Häggman, zeinek 14 urtetik gorako esperientzia baitu metatua gutxiengoen hizkuntzak sustatzen eta hizkuntza-politikako kontuetan Europar Batasuna aholkatzen; Vicent Climent-Ferrando, Hizkuntza Politiken Europar Sarearen aholkulari politikoa eta Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslea; eta Mikel Antón, IEDren Zuzendaritza Kontseiluko kidea.

 

Interesatu Zaitez