Javi Ollo Martínez

Euzkadi Buru Batzarra Javi Ollo Martínez

Javi Ollo Martínez

33 urte ditut, Altsasukoa naiz, Zuzenbidean lizentziaduna naiz eta Javi deitzea gustatzen zait. 2015etik Altsasuko alkatea naiz eta 2024ko azarotik, Geroa Baiko parlamentari Nafarroako parlamentuan. 

2011n alderdikidetu nintzen, EAJ-PNVren Altsasuko Uri Erakundean, EAJ-PNVko lagunek urteotan nire herrian egin duten lan handiak bultzatuta. Eredu ditut José Manuel Goikoetxea bezalakoak. Alkate, parlamentari eta Eusko Jaurlaritzako sailburu izan zen, eta  udalaren alde lan egiteko ikuskera hura bateratzen zuen humanismo sozialarekin. EAJ-PNVren baloreak dira  horiek, eta nire jardunean praktikara eramaten saiatu naiz.

Eta egin dut, gainera, zentralitate politikotik. Zentralitatea, nire ustez, ez da ekidistantzia, neutraltasuna edo `denen atsegina´ izan nahi izatea. Polarizazio politikoa gorenean dagoen garai honetan, errazena izan liteke mutur batetik borrokarako prest  egotea. Baina, zailena da jarrera zentrala hartzea; zentzudunena, nire ustez, politikagintzan aritzeko: Hitz larriz idazten den politika egitea, jendearen zoriontasuna lortzeko lana helburu duena, PERTSONAK politiken erdian jarriz. 

Politikaren izen ona alde guztietatik zikintzen saiatzen diren garai honetan, antipolitika azalera atera dela, aukera eta erronka dugu EAJ-PNVren baitan eta bere izaeran dagoen politika aldarrikatzeko, eta horretan jarriko ditut nik nire ahalegin guztiak, Nafarroatik ere EAJ-PNVren herri ikuskera aldarrikatzeko harrotasunarekin; urteotako jardunak eman didan eskarmentuarekin baina, aldi berean, ilusio handiz, gauden momentu historiko honetan nire onena emateko. 

PARTEKATU

LURRALDEZ KANPOKO
ERAKUNDEAK

BARNE
ERAKUNDEAK