Lourdes Iriondo, bizi nahi zuen "mundu garbiago baten" bila

Lourdes Iriondo kantaria gaur hil da, eritetxean, luze samar gaixorik izan ondoren. Donostian jaioa, 68 urte zituen. 1960eko hamarkadan zehar loratu zen euskal kanta berriaren interpreterik adierazgarrienetakoa, “Ez dok amairu” talde ezagunaren baitan emakumerik bakarra. Goian bego Lourdes. Gaztetandik amestu zuen "mundu garbiagoa" bizi izango al du azkenean¡¡¡

Lourdes Iriondo, bizi nahi zuen 27Abenduak
2005
2005 AbenduaK 27 |
Berria

PARTEKATU

Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Joxean Artze, Julen Lekuona eta beste hainbatekin batera herriz herri kantatzeari ekin zion Lourdes Iriondok  eta,  1964tik aurrera, “Ez dok amairu” taldearen partaide izan zen, euskal kantagintza berriaren zutabe nagusiak Hego Euskal Herrian suspertaraziz, Michel Labègueriek zenbait urte lehenago Iparraldean eragindako ildo beretsutik. 
 
Baladak eta garaiko aldarri-kantak izan ziren nagusi haren errepertorioan, "Gazte gera gazte, ez gaude konforme" eta "Askatasuna zertarako" bezalako izenburu adierazkor eta esanguratsuak lekuko. Baga biga higa ikuskaria desagertzearekin batera hasi zen bere ahotsa isiltzen, baina aurretik  frankismoaren zentsura eta isunak jasan behar izan zituen sarri. 
 
Geroztik, haurrentzako ipuin-liburuak idatzi zituen, "Sendagile maltzurra" (1973) eta "Asto baten malura" (1975) tarteko. Baita zenbait narrazio ere, "Lotara joateko ipuinak" (1983), esate baterako.
 
Hiletak bihar izango dira, Urnietako parrokian, arratsaldeko 18:00tan.

Interesatu Zaitez