Hiri Errentamenduen Legea aldatzea eskatu dio Vaquerok Espainiako Gobernuari, ohiko etxebizitza alokatua aldi baterako alokairu bihur ez dadin: "Lege-iruzurra da"

Bozeramaile jeltzaleak eskatu du etxebizitza alorrean demagogia egiteari uztea eta maizterrak eta jabeak elkarren kontra ez jartzea, eta Gobernu zentralari exijitu dio etxebizitza krisian adabaki bat beste baten gainean jartzeari uztea

Hiri Errentamenduen Legea aldatzea eskatu dio Vaquerok Espainiako Gobernuari, ohiko etxebizitza alokatua aldi baterako alokairu bihur ez dadin: 13Maiatzak
MaiatzaK 13 |
Kongresua

PARTEKATU

"2020. urtetik daramagu lege dekretuak (etxebizitzaren inguruan) bata bestearen ondoren onartzen, eta arazoa ez da egituretatik eta osotasunez konpontzen. Hitzez eta moldez eskatu izan dugu, arazo bakar bat enfokatzen baduzu, beste arazo bat desenfokatzen duzulako, arazoa beste toki batean sortuz”, azaldu du Euskal Taldeko bozeramaile Maribel Vaquerok, Etxebizitza Legean geratu diren hutsuneak gogoan, ekarri dituzten ondorioak agerian geratu baitira. Merkatuan egin den esku hartzeak eragin du “ohiko bizitokirako alokairuak desagertzea eta aldi baterako alokairu bihurtzea”, azaldu du Herri Irratian egin dioten elkarrizketan. Horregatik, Espainiako Gobernuari exijitu dio Hiri Errentamenduen legea aldatzea “aldi baterako errentamendua eta ohiko bizitokiko errentamendua zer den argi uzteko, lege-iruzurra saihestuz eta errenta ertaina duten familiek eta zaurgarritasun egoeran daudenek etxebizitza egoera duinetan eskuratu ahal izatea ahalbidetzeko”.

“Ez gaude etxebizitza alorrean esku hartzearen kontra, hori argi utzi nahi dut”, ziurtatu du Vaquerok, ohiko alokairurako etxebizitza batzuk, tentsiopeko guneetan jarri den muga saihesteko, aldi baterako alokairu bihurtu direla argituz eta “horrek eragin du familientzat eskaintza urriagoa egotea” eta prezioek gora egiten jarraitzea. Neurriak hartu dira “kontu batzuetan mugak jartzeko”, baina ez dira “epe ertain edo luzerako neurriak aplikatu”, eta hori, azken finean, “konponbide populistak” dira”. “Izan gaitezen kontsekuente, eta ez dezagun etxebizitzaren alorrean demagogiarik egin”.

“Neurri batzuekin eragiten dena da etxebizitza eskuratzea eragoztea etxebizitza gehien behar dutenei eta, beharrei erantzuteko moduko parke publikorik ez dugunez, jabe horien mende gaude eta beren etxebizitzak prezio egokian alokatzea nahi dugu”, esan du.

Horren aurrean, proposamen “oso ideologizatuak” daude, “errudunak” bilatzen dituztenak “maizterrak eta jabeak elkarren kontra jarriz”, eta auzi hori ez doa inora. “Dena da `egin behar da´, ez dakigu nork eta `ikusiko dugu egingo dugun´. Bada, “eslogan hutsetatik harago” behar duguna da alderdiek “elkarren eskutik aurrera egitea eta herritarren arazoak konpontzeko lana egitea”. 

Osagileen greba: “Emaitzarik ez badago, sukalde-lana falta den seinale ”

Osagileen grebari dagokionez, Vaquerok Osasun ministro andre Mónica Garcíari eskatu dio hantabirusaren krisian antzeman zaion dezala osagileekin gaur egun duen ezbaia konpontzeko lanean.

“Kontsultak atzeratzen ari dira eta beharrezko kirurgiak geroratzen ari dira, itxaron zerrendak gero eta luzeagoak dira eta pertsonak ez dira behar bezain arin artatzen ari. Berak sortu duen gatazkaren ondorio da hau guztia, eta berak konpontzea nahi dugu. Eseri behar du, eta akordioa lortu arte ez dadila altxatu. Emaitzarik ez badago, sukalde-lana falta den seinale. Jarrerarik onena diozula esan arren, eta ez dut esaten izango ez duenik, ez da emaitzarik ikusten”, amaitu du.

 

Interesatu Zaitez