Greba eguna bakean eta istilurik gabe igarotzea eskatzen du EAJ-PNVk eta gogorarazten du “Herria geldiarazten saiatzeak ez duela arazoen konponbidea ekarriko”

Talde jeltzaleak bat egiten du etxebizitza eskuratzeko egun dauden zailtasunei eta bizimoduaren garestitzeari konponbidea emateko beharrarekin, eta “harrituta” agertu da deialdi bien artean antzeman diren inkoherentzien aurrean, Estatuan oposizioaren kontra egin den bitartean Euskadin eta Nafarroako Foru Komunitatean gobernuaren kontra agertu direlako. Ildo beretik nabarmendu du greba egin nahi ez duten guztiek dutela greba egitea erabaki dutenen “eskubide berbera”

Greba eguna bakean eta istilurik gabe igarotzea eskatzen du EAJ-PNVk eta gogorarazten du “Herria geldiarazten saiatzeak ez duela arazoen konponbidea ekarriko” 11Azaroak
AzaroaK 11 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVk erabat errespetatzen du greba egiteko eskubidea, eta bat dator etxebizitzaren eta bizimoduaren garestitzearen arazoari konponbidea eman beharrarekin. Hala ere, uste du Estatuko eta Euskadiko hainbat sindikatuk gaurko deitu duten greba orokorra ez dela “ez konponbidea ezta gizarteak behar duen erantzun eraginkorra” ere.

Talde jeltzalea “harrituta” agertu da sindikatu batzuek eta besteek egin dituzten deien aurrean, Estatuaren kasuan oposizioko alderdiei kontra egiten baitzaie eta Euskadiren eta Nafarroako Komunitatearen kasuan, gobernuan dauden taldeei.

Hala, EAJ-PNVk “deigarri” jo du greba deialdia ustez bat izan arren, deialdiek motibazio desberdinak agertu izana, eta Espainiako Gobernua etxebizitzaren merkatuaren egungo egoeraren erantzukizunetik kanpo uztearekin batera, EH Bildu edo Podemos bezalako indarrekin batera Etxebizitzaren 2023ko Estatuko legea onartu zuen arren, errua Eusko Jaurlaritzari edo Nafarroako Gobernuari leporatzea, non etxebizitza ardurak Jaurlaritzan PSEko sailburuak eta Nafarroan Contigo-Zurekin taldeko kontseilariak dituzten.

Azkenik, talde jeltzaleak gogora ekarri du grebarekin bat egin nahi ez duten pertsonek greba egitea erabakitzen dutenek duten "eskubide berbera" dutela, eta eguna bakean eta istilurik gabe igarotzeko deia egin dute.

Interesatu Zaitez