Azkunak "Bilbaoren eraldaketa" azpimarratu du alkateen arteko gailurrean IsoCaRP Kongresuan

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak "Bilbo hiriak azken urteotan bizi izan duen eraldaketa" azpimarratu du. Aldaketa prozesu honetan garrantzi izan du Bilbao Ria 2000 elkarteak Estatuko Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren parte hartzearekin. 

Azkunak 19Urriak
2005
2005 UrriaK 19 |
Berria

PARTEKATU

Azkunak adierazpen hauek eskaini ditu Bilboko Euskalduna jauregian IsoCaRP  "Sormenezko ekonomiarako guneak" izenburupeko gailurraren barruan izan den alkateen arteko topaketan.

Halaber, Bilboko ibaiadarra garbitzeko prozesua azpimarratu du, 20 urtetako lana eta 700 milioi euroko aurrekontua suposatu izan duena "Euskadi osoko ingurumen arloko egitasmorik nagusiena izan da seguruenik, uraren ordain agirian ezarri den tasa gehigarriaren bidez" esan du.

Etorkizunerako egitasmoei begira, Iñaki Azkunak Musika Kontserbatorio berria, Alhondigako Kultur eta aisialdirako zentroa, FEVE trenbidea lurrazpira eramatea, egoera txarrenean dauden auzoak berriztatzea eta Zorrozaurre penintsula, Zaha Hadid arkitektuak diseinaturiko master-planarekin.

Interesatu Zaitez