Camblong: "EAJ-PNB bere berezko estrategia du Iparraldearentzat"

"EAJ-PNB bere berezko estrategia du Iparraldearentzat eta helburu bikoitza: Euskal Departamendua lortu eta bere kultura eta ekonomia garapena bideratu" adierazi du gaur Baionan Ramuntxo Camblong Ipar Buru Batzarraren lehendakariak.

Camblong: 17Urriak
2005
2005 UrriaK 17 |
Berria

PARTEKATU

Gaur Baionan bildutako Euskadi Buru Batzarrak Iparraldeari bete-betean dagozkion gaiak izan ditu aztergai, alegia: Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoaren erakundetzea, irakaskuntza elebidunaren egoera, bi Nafarroen arteko bide azpiegiturak eta Iparraldeko bertako garapen ekonomikoa ekarriko duen enpresa susperraldiak.

 

Kazetariei erantzunez, Ramuntxo Camblong Ipar Buru Batzarraren lehendakariak Estatu Frantziarraren hiper-zentralizazioa salatu du eta administrazio hurbil, arin eta eraginkorragoa aldarrikatu du garapen ekonomiko lehiakorragoa erakarriko lukeena.

 

Camblong-ek irakaskuntza elebiduna hiru sareetan (publikoa, katolikoa eta ikastolena) izan duen gorakadaren berri eman du eta, bide batez, salatu, irakasle elebidunik ezak eragozten duela, hain zuzen, bestela askoz ere nabarmenago izango litzatekeen hazkuntza.

 

Azkenik, Ramuntxo Camblomg-en hitzetan, EAJ-PNBk bi Nafarroen arteko hiru karriletako bide berria proposatu du, autopistak ez bezala "eskualde haietako bizitza eta merkataritza suspergarri izan dadin eta ez, ordea, inguru haietako lurralde arteko langa antzu eta banatzaile".

Interesatu Zaitez